euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur ipiniko dira salgai Athletic eta Tijuana futbol taldeen uztailaren 29ko Jaialdiko partidarako txartelak

2015/04/27

Idahoko KIVI kanaleko albistegia Athletic-Xolos partidari buruz informatzen

Gaur astelehena, goizeko 10etan (Boiseko ordua, Bilbon arratsaldeko seiak direnean alegia) ipiniko dira salgai publiko orokorrarentzat datorren uztailaren 29an Boisen, Jaialdi euskal festa erraldoiaren baitan Athletic eta Tijuanako Xolos taldeek jokatuko duten futbol partidarako txartelak. Tiketak internet bidez erosi daitezke eta 35 eta 95 dolar arteko prezioa daukate.

Gehiago irakurri...


FEVAren Urteko Biltzarra: Zuzendaritzaren zati bat berrituta, harrera egin zitzaien Asier Vallejo eta Sara Pagolari

2015/04/27

FEVAren 2015eko Ohiko Biltzar Orokorra apirilaren 25ean izan zen, 22 euskal etxetako lagun partaide (foto EuskalKutura.com)

Urteko Ohiko Biltzar Nagusia egin zuen larunbatean FEVAk eta 19 botorekin Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritu zituen. Bilera bukatuta, Eusko Jaurlaritzako Sara Pagola Argentinako ordezkariaren eta Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren bisita jaso zuen federazioak. Besteak beste zenbait proiektu komentatu zituzten eta Oskar Alvarez Gila irakasleak ‘Memoria Bizia’ egitasmoa aurkeztu zuen.  

Gehiago irakurri...


Besarkadak eta emozioa 1615ean Islandian hil zituzten 32 euskal baleazaleei eginiko omenaldi euskal-islandiarrean

2015/04/27

Laurehun urte eta gero, Euskal Herriaren eta Islandiaren arteko berradiskidetzea besarkada baten bitartez sinbolizatu zuten Raffnson-ek (ezk) eta Irujok (esk). (Argazkia: Etxepare Institutua)

Besarkada bat baino gehiago izan zen, askoz haratago joan zen. Iragan asteko asteazkenean, apirilaren 22an, Xabier Irujok eta Magnús Raffnson-ek Euskal Herria eta Islandiaren arteko berradiskidetzea irudikatu zuten, modu sinbolikoan, elkarri besarkada emanez. “Oso ekitaldi hunkigarria izan zen”, esan dio EuskalKultura.com-i ekitaldian partaide izan zen Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak.

Gehiago irakurri...


Elite Traveller-ek bost euskal jatetxe sartu ditu munduko 100 onenen artean, Eneko Atxa izendatuz 2015eko chef gaztea

2015/04/24

Eneko Atxa munduko 2015eko chef gazte onena hautatu du Elite Traveler aldizkariak

Plazaratu berria du Elite Traveller gastronomia eta bidaia aldizkariak munduko goi jatetxe onenak azpimarratuz ateratzen duen zerrenda. "Munduko 100 goi jatetxe onenen zerrenda"k bost euskal izen baitaratzen ditu bere 2015eko edizioan, lau Euskal Herrian eta bat Mexikon: Azurmendi (3), Mugaritz (28), Biko (36), Martin Berasategui (63) eta Arzak (67). Horrekin batera, aldizkariak Larrabetzuko (Bizkaia) Azurmendi jatetxeko Eneko Atxa izendatzen du munduko chef gazte onena.

Gehiago irakurri...


"Zazpi aldiz elur" antzezlanak Mikel Laboaren musikaz beteko du Castelló-ko Jaume I Unibertsitateko Paraninfoa

2015/04/24

"Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan)" antzezlana (argazkia Tanttaka)

Tanttaka konpainiak "Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan)" antzezlana aurkeztuko du gaur Castelló-ko Jaume Igoa Unibertsitatean. Lan honetan Mikel Laboa euskal kantari eta musikari mitikoaren abestiak, ideiak eta ondarea dira ardatz, Bernardo Atxagaren gidoiarekin. Mireia Gabilondo da zuzendaria.

Gehiago irakurri...


Apirilan zehar eta mota askotako ekitaldietara deituz ospatu da Aberri Eguna Argentinako euskal etxeetan

2015/04/24

Mar del Platan irailaren 12an egin zen Aberri Eguneko ekitaldia (argazkia EE)

Euskal Herriarekiko atxikimendua adierazi dute aurten ere Argentinako hainbat euskal etxek Aberri Eguneko ospakizunen baitan. Proposamenak ugari eta ezberdinak izan dira eta kasu batzuetan euskal egoitzen barruan ospatu den bitartean, beste batzuetan kalean eta komunitateari begirako aktibitateak izan dira. Datozen lerroetan, eta ugari izan diren ekitaldi eta elkarretaratzeen adierazgarri, Aberri Eguneko ospakizun horien irudi hautu batzuk bildu ditugu, gure eskura apiril hastapenetik iritsirik.

Gehiago irakurri...


Bordeleko Euskal Etxea Frantzia naziengatik askatzen lagundu zuen Gernika Batailoiaren omenaldian izan zen

2015/04/23

Francisco Pérez Luzarreta, Gernikako gudarien artean bizirik gelditzen den bakarra; Amaia Ordoki, Kepa Ordoki komandantearen alaba, eta David Mugica, Bordeleko Euskal Etxeko presidentea (argazkia Bordele EE)

Iragan larunbatean, apirilaren 18an, omenaldia egin zieten Pointe de Grave-en 1945an bertan nazien aurka borrokatu zuten euskaldunei. Euskal gudariek Gernika Batailoia osatzen zuten, eta Frantziaren askapenean parte hartu zuten. Urkullu lehendakaria buru, euskal ordezkaritza handi batek parte hartu zuen ekitaldian, eta bertan izan zen ere Bordeleko Euskal Etxea.

Gehiago irakurri...


Pilar Sangroniz Shortsleeve, zientzilari forensea: "DNA eta hatz-markak topatzen saiatzen gara, baina ez gara poliziak"

2015/04/23

Utah-n jaiotako euskalduna, Pilar Sangroniz Shortsleeve kriminalista eta Utah-ko zientzilari forensea da, Zientzilari Burua Utah-ko Zerbitzu Forenseetan (argazkia PS-EuskalKultura.com)

CSIk eta antzeko telesailek berea bezalako ofizioak nabarmendu eta egiten duten ekarpena azaleratzeko balio izan dutela dio. Pilar Sangroniz Shortsleeve Utah-n jaiotako euskalduna da, lanbidez zientzilari forensea eta DNA eta hatz-markak topatu edota identifikatzea bere eguneroko laneko parte du. Besteak beste, gobernadoreak emandako Utah-ko Zientzia eta Teknologia Dominaren jabe da gure solaskidea; lanetik kanpo, txistularia da Utah-ko Triskalariak euskal dantza taldean, hainbat urtez dantza irakasle ere aritu ondoren.

Gehiago irakurri...


Argentinan Euskaraz ekimenaren 25. urteurrena ospatzeko urtea bukatu arteko egitaraua plazaratu du FEVAk

2015/04/23

Argentinan Euskaraz programaren 25. urteurreneko Logo Lehiaketaren diseinu irabazlea

Hamaika ekitaldi egingo dira abendura bitartean herrialdean zehar, euskara irakasle argentinarrak trebatzeko programaren 25. urteurrena ospatzeko. Hitzaldiak, elkarretaratzeak, lehiaketak eta jaiak ere antolatu dira, guztiak euskaraz edo euskararen inguruan. Proposamenak abiatu dira dagoeneko eta FEVAtik biziro animatzen dituzte ikasle eta irakasleak, euskararen alde lan egiten duen jendea eta publiko orokorra jardueretan parte har dezaten. 

Gehiago irakurri...


Bertsoak, Dylan eta Beatlesen doinuekin: "Bertshow" ikuskizuna AEBetan barrena ibiliko da abuztuan

2015/04/22

"Bertshow" ikuskizuneko taldekideak, saio batean (argazkia Bertshow)

Aurtengo uztail eta abuztuan AEBtan barrena ibiliko dira "Bertshow" proiektua osatzen duten 9 bertsolari eta musikariak, euskal etxeetan kontzertuak eta emanaldia eskaintzen. Euskal kultura Diasporari hurbiltzeko asmoa dute, baina ukitu berezi batekin. Hasteko, bertsotan egingo dute, baina kantu anglosaxoiak doinu hartuta (Let it be, Blowing in the wind). Taldea Jaialdin izango da, gero Oesteko kostaldean ibiliko da eta bidaia New Yorken amaituko du. Azken ekitaldiak lotzen ari dira; zure euskal etxean nahi badituzu, adi!

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia