euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Frantziako euskal etxeek bilkura egingo dute bihar Paueko Lagunt eta Maita euskal elkartean

2015/05/01

Paueko dantzari gazteen taldea, elkarteak apirilean egin zuen Amicale festan (argazkia Pau EE)

Paueko Lagunt eta Maita euskal etxeak Frantziako beste euskal elkarteak hartuko ditu bihar, bere urteroko festaren baitan. Pariseko eta Bordeleko euskal etxearekin batera bilera egingo dute, eta euskal etxeen proiektuei eta egunerokotasunari buruz mintzatuko dira. Bertara bilduko da baita ere Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Jaurlaritzako zuzendaria, bere bulegoko Manu Meaurio teknikariarekin batera..

Gehiago irakurri...


Gardnervilleko Lekumberry familia, Douglas County Historical Society-ren ekimen berriko lehen protagonista

2015/05/01

Gardnervilleko JT euskal ostatua kudeatzen dute Lakumberrytarrek. Marie-Louiseren ustetan ohorea da bertakoen historia bere familiarenaren bitartez kontatzea (argazkia JT)

Nevadako Douglas County Historical Society-ren helbururik behinena, historia mantendu eta zabalduz, herritarren eta bisitarien bizitza aberastea da. Webgunean azaltzen duen pentsamolde honi jarraiki, igande honetan, maiatzaren 3an, historia programa berria hasiko dute, hiriko Lekumberry familia euskalduna protagonista. "Ohorea da guretzat", onartu dio euskaraz EuskalKultura.com-i herrian bertan jaioa euskaltzale aktiboa den Marie-Louise Lekumberry-k.

Gehiago irakurri...


Topaketa jendetsua antolatu zuen Euskadiko euskal-venezuelar elkarteak iragan astean Galdakaon

2015/05/01

2015eko Euskal Venezuelar Elkarretaratzeko bazkaria Galdakaon. Jatetxeko zenbait aretotan banatu behar izan zuten (argazkia EuskalKultura.com)

Ehun partaidetik gora bildu ziren joan den astean Euskadiko Simon Bolivar elkarte euskal-venezuelarrak antolatuta Galdakaon egin zen urteko bileran. Elkarretaratzeak iaz baino lagun gehiago bildu zituen, hiru belaunalditako kideak 90 urtetan zeudenak eta laupabost urtetakoak, euskal eta venezuelar sentimentuak lokarri. 

Gehiago irakurri...


Federico Borras Alcain: "Argentinan estimu handia zaie euskaldunei, baina bideratzen asmatzen ez badugu urtzen joan daiteke"

2015/04/30

Federico Borras Alcain 40 urteko abokatu argentinarrak zuzentzen du Zilarrezko Ezteiak ospatzen ari den Parana-ko Presencia Vasca irratsaioa

Abokatua da, zerga kontuetan aditua. Bi alabaren aita, dozena bat urtez izana da Urrundik Euskal Argentinar Elkarteko lehendakaria, baita dantzaria ere, eta segitzen du behar denean txistulari lanetan. Bera zuzendari duen Presencia Vasca irratsaioak hogeita bost urte bete berriak ditu Paraná Entre Rios probintzia argentinarreko hiriburuan eta lagunarteko giroan ospatu dute, joan den igandean, saio berezi bat eta urteurren bazkari berezi batean bildurik.

Gehiago irakurri...


Literaturak, hitzaldiek eta musikak bermatuko dute euskal kulturaren presentzia Buenos Aireseko 41. Liburu Azokan

2015/04/30

2009ko Liburu Azokako euskal standa (argazkia EuskalKultura.com

Urtero bezala, bere azken argitalpenen berri emango du 2015ean ere Juan de Garay Fundazioak Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan. Euskal standa maiatzaren 11 arte egongo da ikusgai eta bertan bilduko dira idazleak eta Argentina zein Euskal Herriko hainbat argitaletxeren lanak. Ekitaldi nagusia, hitzaldiak eta kontzertua barne, datorren asteartean, maiatzaren 5ean, izango da, Azokako Domingo F. Sarmiento Aretoan.

Gehiago irakurri...


Madrilgo Udalak Beti Jai pilotaleku historikoa (1893) bereganatu du, 7 milioitan, espropiazio bidez

2015/04/30

Madrilgo Beti Jai pilotalekua bere urrezko urteetan. Donostian finkatu zen Jose Arana enpresari eskoriatzarrak eraikiarazi zuen 1893an.

Urtetan ibili da Hiritar Plataforma bat Madril erdigunean, Castellana Pasealekutik metro batzuetara dagoen XIX. mendeko eraikin hau berreskuratu eta zaharberrituta jabego eta erabilera publikora pasa zedin borrokatzen. Madrilgo Udalak 2010ean hasi zuen espropiazio prozesua orain amaitu da, Udalak ia zazpi milioiren truke bereganatu duenean, Madrilgo Gorenak jabeek eskatzen zituzten 12 milioietatik xifra horretara jaitsita. Maiatzaren 24ko hauteskundeetatik aterako den udalbatzak erabakiko du orain eraikinarekin zer egin.

Gehiago irakurri...


2015eko Robie Creek-eko lasterketak, "AEB iparmendebaldeko gogorrenak", euskaldunak hartu ditu gaitzat

2015/04/29

Aurtengo lasterketan parte hartutakoen herena ia boluntario lanetan aritu zen, horietako asko euskaldunak ziren, gainera (Argazkia: Sawtooth Photo Pros)

Apirilaren 18an egin da Boisen 38. Race to Robie Creek (lasterketa Robbie Creek-era) norgehiagoka, 2.400 bat lagun korrikari. Urteekin, kirolari profesionalentzat bakarrik ez, jendea batzeko aitzaki ere bihurtu da ekintza hau, nahiz eta antolakuntzak dioenez “(AEB) iparmendebaldeko lasterketa gogorrena” den. Aurten euskal kultura izan du leitmotifa eta euskaldunek “ohi baino gehiago lagundu dute”, adierazi dio Brian Rencher antolatzaileak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


‘Pilpileando Argentina’ ibilbide gastronomikoa: 2015 osorako behin behineko egitaraua kaleratu du Itziar Aguirrek

2015/04/29

Itziar Aguirre, Lapridako euskal etxeak 2012an antolatutako Pilpileando ekitaldian

Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarrak sortutako ekimenak Euskal Herriko sukaldaritza zabaltzea du helburu baina ez du hori xede ez bakarra ezta nagusia ere. Jardunbide handia daukan chefak euskaldunek laguntzeko daukaten jarrera bultzatu nahi du, eta partaide izango diren euskal etxeei ekimena herri mailan zabal dezaten eskatzen die, partaide euskaldun eta euskaldunak bilduz, oihartzunik handiena izanik, dohaintzak ere ahal eta handienak izan daitezen.

Gehiago irakurri...


Gernikaren Bonbardaketa gogoratu zuten munduko euskal etxeek, erasoaren 78. urteurrenean

2015/04/29

Berlingo Euskal Etxeak lore eskaintza eta poesia irakurraldia egin zuen hiriko Guernica Platz-en (argazkia Berlin EE)

Gernikaren memoriak bizirik dirau euskaldunen artean, eta oso bereziki Diaspora euskal etxeetan, bonbardaketa gertatu eta 78 urte beranduago. Aurten ere, euskal elkarte askok gogoan hartu dute eguna eta ekitaldi bereziak egin dituzte, espainiar matxinatu faxisten laguntzaile ziren hegazki nazi eta italiarren erasoan hil zirenen oroigarri. Bakearen eta gerraren aurkako ikur bihurtu da Gernika, eta hori azpimarratu dute ekitaldiek Berlinen, Montevideon eta Sao Paulon, esaterako. Ikus leku horietako argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Euskaldunak hiltzeko baimena ematen zuen lege bat indargabetu berri dute Islandian

2015/04/28

Adiskidetze ekitaldia Hólmavík-en: Jónas Guðmundsson, Westfjord-eko Sheriff-a; Illugi Gunnarsson, Islandiako Kultur Ministroa; Esther Ösp Valdimarsdóttir, Hólmavík herriko ordezkari, eta Martin Garitano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia

Atentzioa deitu digu kontu honek, egunotan Islandian egin den euskal-islandiar harremanei buruzko nazioarteko kongresuan argitara atera dena. Mintegiak 1615eko 32 euskal baleazaleen hilketa aztertu zuen eta, adiskidetze ekitaldi sinbolikoen artean, hara non, Westfjord-eko sheriffak indargabetu egin zuen Islandiara sartzen diren euskaldunak libreki erahiltzeko baimena. Nola hartu zuten berria mintegian ziren euskaldunek? Bada, zur eta lur, Euskal-Islandiar Elkarteko Ólafur Engilbertsson-ek Euskalkultura.com-i azaldu dionez.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia