euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Macbeth" eta "Contemporary Basque Literature" izenburuak nabarmendu ditu otsailean Nevadako CBS Press-ek

2017/02/21

PUBLIZITATEA

Nevada-Renoko Unibertsitateko "Center for Basque Studies Press" argitaletxeak bi izenburu berri iragarri ditu otsaileko bere buletinean: 'Macbeth in Basque' eta 'Contemporary Basque Literature'. Gogoratu Nevadako Euskal Ikasketen Zentroaren baitangoa den argitaletxe honek bat egiten duela Zentroaren helburuekin. kasu honetan bereziki euskal kultura eta ekarpena ingelesez irakurtzen duten irakurleen artean zabaltzearekin.

Reno, AEB. Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basques Studies Press-ek aldaketa handia izan du azkeneko urtean eta pasatu da liburu sail bakarra argitaratzetik, izenburu bakarra urtean, hamar sail izatera eta urtean hamar-hamabi bat izenburu plazaratzera. Lan honen koordinatzaile, argitaletxeko Daniel Montero argitaldaria da eta bera arduratzen da liburu bakoitzaren segimendua egiteaz, proposamena sartzen denetik liburua argitaratzen deneraino. Honen guztiaren laguntzaile izan dira Eusko Jaurlaritzatik eta Bizkaiko Foru Aldunditik jaso diren laguntzak, baita zenbait emaile pribatuen lankidetza ere.

Lan-ildo honen azkeneko emaitzak, CBS Press-en hilabete honetako buletinak nabarmendu dituen bi izenburuak dira: "Macbeth in Basque" izenpean kaleratu dena, Bingen Ametzagak bere garaian eginiko eta argitaratu gabe zegoen itzupenarekin, kasu honetan orrialde kontrajarrietan euskal eta ingelesezko bertsioekin, buruz buru; eta "Contemporary Basque Literature", Jon Kortazar literatur aditu eta kritikoak sinatzen duena. Bi lanok Occasionak Papers Series eta Literature Series bildumetako parte dira, hurrenez hurren.

-Bi izenburuei buruzko informazio gehiago hemen topa daiteke
-CBS Press-eko izenburu guztien berri hemen topa dezakezu
-Buletineko harpidedun egin nahi baduzu, doanik, CBSen webgunean egin dezakezu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia