euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en sari berria bere irakurleentzat: luxuzko asteburu eta afaria Macachingo euskal hotelean

2013/07/03

PUBLIZITATEA

Zozketa berria antolatu du EuskalKultura.com-ek bere irakurleentzat: bi pertsonentzako bi gau luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne Argentinan, Pampako Macachin hiriko Euzko Alkartasuna euskal hotel historiko berritu berrian. Parte hartu nahi baduzu, bidal iezaguzu email bat ekainaren 24a baino lehen galdera soil honi erantzunez: zein da zure ustez Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik. Erantzunak bidaltzeko epea uztailaren 23an gauerdian bukatuko da, Euskadiko orduan.

Donostia-San Sebastián. Euzko Alkartasuna hotel berrituak goi mailako 36 logela dauzka eta gela bakoitzak honako baliabide eta zerbitzuak baitaratzen ditu: hozkailua, aire egokitua, wi-fi-a, LCD telebista, eta gosari, bazkari-afari zerbitzuak...) eta horiexek eskainiko dizkie Macachinera heltzen diren bidaiariei, hori guztia apaindura eta giro erabat euskaldunean.

Bere diseinu, tankera, kolore eta moldeetan euskal ikutu euskaldun sakona duen hotel unikoa da Macachingo Euzko Alkartasuna, bertako euskaldunek euren herriaren, hizkuntza eta kulturaren lekuko, eta horiekiko euren atxikimendu eta maitasun handiaren adierazgarri.

Euzko Alkartasuna

 Euzko Alkartasuna

 Euzko Alkartasuna

 Euzko Alkartasuna

[hoteleko zenbait bista eta ikuspegi]

Orain urtebete pasatxo, bere arima errespetatuz goitik behera zaharberritutako eta egungo kalitete standarretara egokitutako hotela den hau Macachingo euskal komunitatearen eta euskal etxearen egoitza ere bada eta bere instalazioak euskal kultura eta tradizioaren hainbat adierazgarriz daude apainduta: diseinuak, argazkiak, tresnak, hormirudi eta artelanak, euskal izenak, liburu eta objektuak...

Harro eskaintzen diegu, beraz, gure irakurle eta lagunei hotela bisitatzeko aukera: bi pertsonarentzako bi gau, luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne, 2013 edo 2014an erabiltzeko. Parte hartzeko, aski da mezua bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, mezuaren gaian "Euzko Alkartasuna zozketa" ipiniz, eta honakoa idatzita:

  • Bidali zure izen-deiturak eta telefonoa, bizi zaren hiria, herrialdearekin,  info@euskalkultura.com helbidera. Gaian “Euzko Alkartasuna Zozketa” adierazi.
  • Honako galderari erantzun: zein da zure ustez Euskal Herriko herri ed.o hiririk politena, eta zergatik?
  • Mezu bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.
  • Pertsona bakoitzeko, hiru mezu onartuko dira (pentsatuz ez dela erraza izango hiri bakar bat hautatzea).
  • Email helbide bakoitzetik pertsona bakarrak parte hartu ahal izango du (lehenago esan bezala, gehienez hiru mezu igorriz, bakoitza hiri baten izenarekin).
Arauak betez iristen zaizkigun erantzunen artean aipatu egonaldia zozketatuko dugu. Emailak jasotzeko azken epea uztailaren 23a izango da, gauerdian, Euskadiko (europar kontinenteko) ordutegian. Zorte on!


Komentarioak

  • Zein ideia polita!

    Ez dut parte hartuko, urruti baitut lekua, baina bitxia iruditu zait hotela! Zorte on partehartzaileei eta Donostia, Baiona eta Donibane Garaziren artean ezin jakin zein den politena! Ea ba!

    MarJoxe, 2013/07/03 21:01

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia