euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Luis Alberto Echegaray-k Euskal Herria bisitatu du bere enpresaren logo ikurrinduna autoaren lau aldeetan

2018/08/06

Echegaraytarrak Euskal Herrian gidatu duten autoaren alboan, enpresaren logo ikurrinduna agerian (arg. EuskalKultura.com)
Echegaraytarrak Euskal Herrian gidatu duten autoaren alboan, enpresaren logo ikurrinduna agerian (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Izan ere, enpresari euskal-argentinar ekimentsu hau zinez harro dago bere nafar aurrekariez eta hori nabarian uzten du, bere izena daraman enpresa argentinarrak ikurrina baitauka bere logoko ardatz gisa eta harro aldarrikatzen du munduan berak ekoizten dituen makinak saltzera ateratzen denean bereak Argentinan euskal sormen eta abileziak batek egindako ekoizpenak direla, han-hemenka ikurrina eta bandera argentinarra lagun dituela. Egunotan Luis Alberto Echegaray eta bere emaztea Euskal Herrian izan dira eta hemen ere, bere enpresako logo ikurrinduna autoko aurre-atzealde eta alboko ateetan egin dute ibilbidea.

Echegaray Buenos aires probintziako General Las Heras herriko Zazpirak Bat Euskal Etxeko sortzaile eta bazkide sostengatzaile aktiboa da. Detaile adierazgarri gisa, esan dezagun euren dantza-taldeak "Iturri zaharreko ur berria" izena duela eta urtero abenduan Euskal Aste bat antolatzen dutela, euskal herri-kirolen protagonismo bereziarekin.

Azken asteotan, bere arbasoen lurra bisitatu dute Echegarayk eta emazteak eta hainbat lekutan herritar gisa errezibitu dituzte eta lehenengo lerroko lekukotza berezia bizi ahal izan dute Baionako Herriko Etxetik Baionako bestetan, gauza bera Elizondon, Donostia eta Gipuzkoan, Bizkaia ere bisitatu dute, Nafarroa Beherea, beti bertako lagunen eskutik. EuskalKultura.com-eraino ere heldu ziren eta bisita egin ziguten Donostian Argentinarako itzulera bidaia hartu aurretik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia