euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Londresko Euskal Etxea euskara irakasle bila ari da 2012-2013 ikasturterako; bidali zure CVa

2012/07/19

Londresko euskara ikasleak iaz egin zuten mintzapraktika txango batean (argazkia LondonEE)
Londresko euskara ikasleak iaz egin zuten mintzapraktika txango batean (argazkia LondonEE)

PUBLIZITATEA

London Basque Society Londreseko euskal elkarteak euskara irakasle bat behar du datorren ikasturterako eta postuan interesa dutenei CVa bidaltzeko gonbitea luzatzen die. Aukera polita izan daiteke Londresera bizitzera edo lan egitera joan nahi duten euskaldunentzat, adibidez. Aspaldidanik eskaintzen dira euskara klaseak Londresen eta elkarteak harreman estua du euskal hizkuntzarekin (Diasporan Korrika ospatzen hasi zen lehena izan zen, adibidez). Irakasleak astean lau ordu klase eman beharko ditu, irailean hasita eta ekaina arte. CVak bidaltzeko epea abuztuaren 14ean itxiko da.

Londres, Ingalaterra. London Basque Society elkarteak mezua idatzi digu 2012-2013 ikasturterako euskara irakasle bila ari direla zabaltzeko. Irakasle honek astean lau eskola ordu emango ditu eta klaseak irailean hasi eta ekainean amaituko dira. Une honetan bi euskara talde ditu Londresko euskal etxeak: hastapenekoa eta aurreratua. Klaseak astean bi egunetan emango dira eta soldata 20 libera ordukoa izango da.

Postuan interesa dutenekk CVa bidali behar dute elkartera abuztuaren 15a baino lehen. Horretarako, idatzi e-maila --kurrikulumarekin eta kontaktu zenbakiarekin-- hona: Londonbasquesociety@gmail.com.

Emailaren izenburua "Euskal irakasle posturako" izan beharko da.

Elkarteari buruzko informazio gehiago, hemen.

London Basque Society elkartearen Facebook orria, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia