euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Londresko Euskal Elkartean aritu ostean, Ibarrako Alurr taldea dantzari truke bateko partaide Galizian

2011/04/14

Alurr Dantza Taldeko kideak Londresen egin zuten emanaldiko une batean (argazkia Alurr)
Alurr Dantza Taldeko kideak Londresen egin zuten emanaldiko une batean (argazkia Alurr)

PUBLIZITATEA

Ibarrako Alurr dantza taldea lanpetu samarra dabil atzerrian hilabete honetan. Apirilaren 2an Londresen emanaldia egin zuten taldeko zortzi dantzarik, London Basque Society elkarteak gonbidatuta. Orain, apirilaren 26an Alurreko Errota taldeko gaztetxoek (11-12 urte bitartekoak) dantzari trukea egingo duten Galizian, hango talde batekin. "Esperientzia aberasgarria izango da, gazteen arteko kultur truke bat ere izango baita, oso baliagarria gure gazteentzat, bi kulturek elkar ezagutzeko, eta bi herrien arteko kultur harremanetan sakontzeko", azaldu digute Alurreko arduradunek.

Ibarra, Gipuzkoa. Ibarrako Alurr Dantza Taldeak emanaldia eskaini zuen Londresen apirilaren 2an, Londresko Euskal Etxeak gonbidatuta. Taldeko zortzi dantzarik eta hainbat musikarik ordubeteko emanaldia egin zuten. Besteak beste, dantza hauek egin zituzten: Xuletino, Polkak, Agurra, Fandangoa, Arin arina eta Banakoa. Taldearen ezaugarri nagusietako bat berrikuntza bada ere, emanaldi honen kasuan dantza tradizionalak eskaini zituzten, euskal etxeak hala eskatuta. Erakustaldiak lagun asko bildu zituen eta Londresko euskaldunek harrera ona egin zieten Alurr taldeko dantzari eta musikariei.

Atzerriari dagokionez, taldearen kanpoko hurrengo hitzordu garrantzitsua Galiziako Chantada herrian izango da, apirilaren 26tik 31era. Taldeko 25 dantzari gazte (11 eta 12 urte bitartekoak) joango dira bertara, 4 musikari eta 4 begiralerekin batera. Galizian euskal musikaren, dantzen, arropen, eta musika tresnen inguruko historia ezagutaraziko dute. "Esperientzia aberasgarria izango da, gazteen arteko kultur truke bat izango baita; oso baliagarria izango da bi kulturek elkar ezagutzeko, eta bi herrien arteko kultur harremanetan sakontzeko", diote Alurreko arduradunek.

-Alurr Dantza Taldearen webgunea: www.alurr.net



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia