euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

London Basque Societyk martxoaren 22an hasiko den txalaparta ikastaroa antolatu du euskal etxean

2008/02/26

Irudian, ikasleak txalaparta jotzen aurreko saio batean Londreseko euskal etxean
Irudian, ikasleak txalaparta jotzen aurreko saio batean Londreseko euskal etxean
Txalaparta ikastaro berria hasiko du martxoaren 22an London Basque Societyk bere euskal etxeko egoitzan. Kaiet Arrizabalaga irakaslearen eskutik, ikasleek oinarrizko kolpe eta doinuak ikasi ahal izango dituzte bi taldetan banatuta. Izena emateko epea irekita dago oraindik eta interesa duten pertsonek Ingalaterrako hiriburuko euskal etxearen web orrialdean sartu beharko dute.
Astero, larunbatero, 12:30tatik 13:30ak arte, London Basque Societyko egoitzan txalaparta klaseak emango ditu Kaiet Arrizabalagak. EuskalKultura.com-i aipatu dionez, euskal etxearen bulegoa nahiko txikia da eta, beraz, bi taldetan banatu beharko dira eskolak Londreseko "Oxford House"-n (Derbyshire kalea, E2-6HG). Horrela, 'larunbat batean talde bat etorriko da eta hurrengoan bestea'. Dena den, 'udaberriarekin batera parkean jotzeko aukera izango dugula espero dugu', adierazten du Kaietek. Ikastaroa doan izango da, baina dirua eman nahi duenak borondatea eman ahal izango du.

'Aurreko saio batean 20 bat lagun etorri ziren. Espero dugu hortik 12 etorriko direla, baina egunean bertan baino ez dugu jakingo zenbatek eman duten izena', aipatzen du Kaiet Arrizabalagak. Beraz, izena eman nahi dutenek aukera dute oraindik euskal etxearen web orrialdean sartuz, 020-77-39-73-39 telefono zenbakira deituz, edota hemen sakatuz. Beste alde batetik, ikastaroa oinarrizko kolpe eta doinuekin hasiko da, baina 'honen bilakaeraren arabera erabakiko dugu ikastaroaren nondik norakoa', azpimarratzen du irakasleak.

London Basque Societyk lau helburu nagusi ditu: euskal kulturarekin erlazionatuta dauden ekimenak bultzatu eta kulturen arteko elkarrizketa sustatu (euskara klaseak, euskal ikasketak, hitzaldiak...); dibertsiorako ekintzak antolatu (neguko afariak, udako festa, Korrika, musika kontzertuak, futbol taldea...); "Zintzilik UK", Londreseko euskaldunen baldintza orokorrak hobe daitezen informazioa ematea (etxebizitza, lana, Osakidetza...); eta etorkizunean euskal etxe iraunkorra zabaltzea.


Lotura interesgarriak

London Basque Societyko web orrialdea
www.zintzilik.org/london

Iñaki Plaza eta Ion Garmendia txalapartariak, AEBtako euskal etxeetan
2007ko azaroaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Oreka TX-ekoek kontzertua eskaini zuten NYeko Eusko Etxean
2007ko azaroaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia