euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Literaturaren alde ludikoaz gozatzeko parada eskainiko dute asteburuan Bizkaiko kostan Eako Poesia Egunek

2007/07/18

Erramun Osa da aurtengo jardunaldien irudiaren egilea
Erramun Osa da aurtengo jardunaldien irudiaren egilea

PUBLIZITATEA

Aurten ere heldu dira Eako Poesia Egunak, Bizkaiko kostaldeko herri eder honetan Gabriel Arestiren omenez antolatzen diren jardunaldiak. 'Herrijari emon arnasa' elkarteak antolatzen du poesia jaialdia eta bere helburua Ean bizi izan zen Aresti gogoratu eta poesia kalera ateratzea dira. Aurtengo jardunaldiek emakumeen literatura, Baudelairen Les fleurs du Mal lanaren 150 urteak edota ibilbide laburreko idazleen unibertsoak bezalako gaiak jorratuko ditu.
Larunbat honetan hasiko da Ean Gabriel Aresti poetaren omenezko jardunaldien edizio berria. Arestik Ean igaro zituen bere azken urteak, gaixorik jada eta Herrijari Emon Arnasa taldeak idazlea eta bere lana gogora ekarri nahi ditu ekitaldi honekin. Asmoa, finean, poesia kalera atera eta 'akademizismotik at', 'uda giroan, modu ludikoan poesiaz gozatu eta eztabaidatzea' da, Asun Landa antolatzaileak azaldu duenez.

Aurtengo edizioak hiru gai nagusi izango ditu. Alde batetik Charles Baudelaireren Les fleurs du mal poema liburuaren 150. urteurrena dela eta, Edorta Jimenezek 'Baudelaire: Psikotropikoak eta poesia' hitzaldia eskainiko du. Emakumeen irudia euskal literaturan izango da ekitaldietako beste mintzagai bat. Irati Jimenez kazetariak jardunaldien aurkezpenean azaldu zuenez, gaiak badu gaurkotasuna eta 'azken sasoi honetan emakume ugari ari da argitaratzen eta idazten euskal literaturan: liburu salduenen artean dago Karmele Jaiorena, Igartza saria emakume batek irabazi du, Leire Bilbaok bi idatzi zituen iaz...'. Igandeko egitarauak aldiz 'Unibertsoak kontatzen' izenburua izango du eta bertan ibilbide laburreko egileak izango dira protagonista.


Egitaraua

21, LARUNBATA

-11:30etan: Hitzaldia Udal Aretoan. “Baudelaire: Psikotropikoak eta poesia”. Hizlaria: Edorta Jimenez Ondoren, Esther Xargayren bideoklipa

-14:30etan: Herri-bazkaria Bedaronan

-16:30etan: Bazkalosteko tertulia: “Emakumearen irudia euskal literaturan”. Parte- hartzaileak: Iratxe Retolaza, Uxue Apaolaza, Katixa Agirre, Irati Jimenez

-20:30etan: Beletxen, Arestiren oroitarriaren ondoan, Itxaro Bordaren hitzak: “Milia lasturkoa in the road”

-22:30etan: Poesia-irakurraldia Eako moilan “Mundu zabaleko eta denbora luzeko emakumeen poemak”. Irakurleak: Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Xabier Mendiguren, Maria do Cebreiro, Daniel Salgado, Laia Noguera, Miren Ibarluzea...

Musika: Jon Piris, Iñaki Jaio, Mikel Piris

22, IGANDEA

-11:30etan: Mahaingurua Udal Aretoan. “Unibertsoak kontatzen”. Parte hartzaileak: Ana Urkiza, Laura Mintegi, Yolanda Arrieta, Itxaro Borda

-14:30etan: Herri-bazkaria Natxituko bolatokian

-16:30etan: Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko poeten emanaldia, "Boas tardes": Maria do Cebreiro, Daniel Salgado eta Xiana Arias galiziar poetak. "Bona tarda": Laia Noguera poeta katalanaren “Carboncle” bideopoemak. "Arratsalde on": Sonia Gonzalez, Oier Guillan, Txili Lauzirika, Goizalde Landabaso, Anjel Erro, Beñat Sarasola...


Lotura interesgarriak

Jaialdiaren webgunea
www.poesiaegunak.net

Bi poeta italiar 'Gabriel Arestiren Etxea'-n
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko uztailaren 6ean


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia