euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Literaldia 2015: "Literaturarekin zailagoa da jendea erakartzea, baina ikusi dugu bideak badirela"

2015/05/25

Fermin Muguruza "Black is Beltza" komikiaren aleak sinatzen Euskal Etxeak Rambletan jarri zuen standean (argazkia EuskalEtxeaBCN)
Fermin Muguruza "Black is Beltza" komikiaren aleak sinatzen Euskal Etxeak Rambletan jarri zuen standean (argazkia EuskalEtxeaBCN)

PUBLIZITATEA

Hamaikagarren Literaldia amaituta, Bartzelonako Euskal Etxeak jaialdiaren balioespen baikorra egin du, inoiz baino jendetsua izan dela azpimarratuz. "Jarduera gutxiago, baina kalitate aldetik oso onak izan ditugu, eta jendearen harrera inoiz baino hobeagoa izan da", esan dio EuskalKultura.com-i elkarteko kultur teknikari Ekaitz Garatek. Azpimarragarriak izan dira Bernardo Atxaga eta Manuel Rivasen arteko solasaldiak, eta Fermin Muguruzaren "Black is Beltza" komikiaren ikusentzunezko irakurketa.

Bartzelona, Katalunia. Iragan maiatzaren 9an amaitu zen Literaldia 2015, eta gustura gelditu dira oso bai antolatzaileak eta baita ere gonbidatuak. Bartzelonako Euskal Etxetik azpimarratu egiten dute jaialdiak katalanak ere erakartzen dituela, eta ez soilik hirian bizi diren euskaldunak. "Euskal Herria Sona jaialdiarekin baino zailagoa da jendea erakartzea, Literaldian literatura, eta gainera euskaraz, eskaintzen dugulako, eta ez musika. Baina bide berriak bilatu ditugu, zeozer gehiago eskaintzen saiatu gara, ez betiko literatur aurkezpena, eta jendeak erantzun egin du", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko kultur teknikari Ekaitz Garatek.

Literaldiaren egitarauan literatura beste jarduera batzuekin uztartu dute, esateko musikarekin eta ikusentzunezkoekin. "Adibidez, Gosariak ekitaldian, Gose taldeak Joseba Sarrionandiaren testuei musika jarri zien". Beste une gogoangarri bat "Black is Beltza" komikiaren aurkezpena izan zen, Fermin Muguruzarekin. "Komikiaren bideo bat eman genuen, ia-ia komiki osoa, musikarekin lagunduta. Abestiak komikian agertzen diren kantuak dira, Fermin Muguruzak aukeratuak, eta giro berezia sortu zuten. Ondoren, Muguruzak berak komikari buruz hitz egin zigun".

Ekitaldi azpimarragarria izan zen ere Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas idazleen arteko solasaldia; euskal eta galiziar literaturako bi izar aurrez aurre. "Bagenekien entzule asko bilduko zituztela hitzaldiek eta euskal etxetik kanpo egin genituen: bat, Universidad Autónoma de Barcelona-n (UAB) eta bestea Biblioteca Esquerra-n", azaldu du Garatek.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia