euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako Euskal Etxeko kideek lagunen arteko afari batekin inauguratu dute egoitza berria

2019/03/11

Limako Euskal Etxearen egoitza berria
Limako Euskal Etxearen egoitza berria

PUBLIZITATEA

Lima, Perú. 30 urte baino gehiago lokal berean egon ondoren, Peruko Euskal Etxeak lekuz aldatu behar izan zuen. “Beste lekuan alokatuak geunden, –azaldu digu Etxeko erreferente den Xabi Gilek– eta ez digute berritu; uste dut saldu behar dutela etxea. Hala ere, oso gertu dagoen beste etxe batera mugitu gara, auzo berean, eta bertan ari gara jadanik normaltasunez funtzionatzen”.

Izan ere, euskara klaseei joan den astean eman zieten hasiera euskal perutarrek eta dantza klaseak ere hastear daude. Inaugurazio afaria martxoaren 7an izan zen eta horrela, nahiz eta lekuz aldatu, ostegunen afarien ohiturarekin jarraituko dute lagunek.

Limako Euskal Etxearen helbide berria Manco Capac kalea 471, Miraflores-en, da. Facebook kontua, ordea, betikoa izango da: Euskaletxea Centro Vasco - Perú



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia