euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako Euskal Etxea eta bertako Legaz elkartea ‘Fair Saturday’n partaide, "mundua kultura eta artea medio aldatzeko"

2018/11/28

‘Fair Saturday’ Limako Euskal Etxean
‘Fair Saturday’ Limako Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. Peruko hiriburuko Euskal Etxeak berriro ere egin du bat ‘Fair Saturday’ delako deialdiarekin –‘Fair Saturday’ izenarekin ezaguna den deialdia mundu osoan egiten da, azaroko azken larunbatean, "artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzeko eguna" lelopean– eta aurtengo edizioan Laura Caceres Muñoz-en LCM Argazkilaritza Studioaren aldeko elkartasunean hartu zuen parte, argazkilariak bere tresnak eta lana galdu zituelako lapurreta batean.

Mota askotako eta publiko osoarentzako ekintzak egin zituen Euskal Etxeak ‘Fair Saturday’ren baitan, tartean ‘El pirata Martín’en umeentzako ipuinak, oinarrizko euskara klase bat, Herri Kirolak eta Euskal Dantzak.

Bazkaria ere prestatu zuten Elkarteko lagunek –bildutako dirua Laura Caceres Muñoz argazkilariari emate aldera– eta argazki erakusketa ikusgai jarri, beti ere Euskal Etxea eta Legaz (Limako Euskal Gazteria) antolatzaile.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia