euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Liberoamerica’ argitaletxe gazteak laguntza eskatzen du euskarazko olerkiak ere dakartzan liburu bat argitaratzeko

2018/08/13

Liberoamerica argitaletxearen proiektu berria
Liberoamerica argitaletxearen proiektu berria

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Cecilia Resiale eta Lucia Bima argentinarrek eta Dario Zalgade kanariarrak sortu zuten iaz ‘Liberoamérica’ izeneko argitaletxe “horizontal eta autogestionatuta”. Ekimenaren lehenengo argitalpena Argentinan eta Uruguain argitaratu da eta ‘80 poetas contemporáneas’ izenpean laurogei bat poesia feminista bildu ditu. Liburuak oso harrera ona izan du aurtengo ekainean egindako aurkezpen ekitaldietan.

Orain berriro ere argitaratu nahi dute, baina Espainian eta olerkien bilduma handitzen. Izan ere, liburuaren oraingo bertsio honek Latinoamerikako, Portugal, Espainia, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 120 emakumezko idazleren lanak bilduko ditu, gaztelaniaz (besteak beste Izaskun Gracia Quintana bilbotarrarenak), galegoz, katalanez, portugesez eta euskarazko poemak ere barne. Idazle euskaldunak Leire Alonso Allue (Burlata-Nafarroa, 1994), Iosune de Goñi Garcia (Burlata, Nafarroa, 1993), Irati Majuelo Itoiz (Iruñea, Nafarroa, 1993) eta Ane Zubeldia (Hondarribia, Gipuzkoa, 1994) dira.

Espainiako edizioa egite aldera, crowdfunding kanpaina bat jarri du abian argitaletxeak. Honen bidez, opari bereziak jasoko dituzte laguntza ematen dutenek. Lagundu nahi dutenek link honetan topatuko dute informazio guztia. Irailaren 17a da epemuga.

Argitaletxea gizarte sareetan:

facebook.com/liberoamericamag
twitter.com/liberoamerica
instagram.com/liberoamerica



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia