euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Leire Bilbaoren poemak irakurgai sarean ingelesez, galegoz, katalanez, gazteleraz, italieraz eta alemanez

2007/07/23

Leire Bilbao idazle gazte ondarroarra
Leire Bilbao idazle gazte ondarroarra

PUBLIZITATEA

Susa argitaletxeak 2006. urtean argitaratutako 'Ezkatak' liburutik aukeratutako poemak dira Susa-literatura.com guneak sarean itzulirik irakurgai jarri dituenak. Itzulpenetan lan egin duten profesionalak Sarah J. Turtle, Iñaki Mendiguren, Viviana Tomassetti eta Laia Noguera i Florente izan dira, besteak beste. Gazteleraren kasuan, egilea bera arduratu da itzulpenaz.
Bertsio idatzian ez ezik, Leire Bilbaoren poemak audio formatuan ere, jatorrizko euskarazko bertsioan, egileak berak irakurrita daude entzungai. Kirmen Uribe bere herrikidearen 'Bitartean heldu eskutik' liburuarekin berriki gertatu bezala, orain emakume ondarroarraren (*) poemak isuri dituzte beste zenbait hizkuntzetara. Itzulpenok medio Leire Bilbaoren poesiak, nazioarteko merkatu zabalagoan bere txokotxoa egiteko bideari ekin nahi dio.

'Ezkatak' idazlearen lehen liburua izan zen eta izenburuan jadanik soma litekeenez itsasoa eta berarekin batera doazen hainbat gauza ditu ardatz. 'Ezkatak ez da ordea soilik itsas munduari lotutako poema liburu bat, izan bai baitauka beste ezkata horietatik ere, pertsonalagoak diren ezkata horietatik, denok barruan gordetzen ditugun ezkatetatik'. Liburua aditz batekin hasten da, 'badira'-rekin, eta beste batekin amaitu: 'badirudi'-rekin. 'Errealitatearen eta irudien munduaren arteko lotura egiten du gisa horretan, beti ere, hitzak eta hauekiko jolasa dela medio'.

(*) Ondarroarra, Euskaltzaindia dixit. Ikus hemen.


Lotura interesgarriak

Poemok irakurri eta entzuteko
www.susa-literatura.com

Leire Bilbaori elkarrizketa
www.argia.com

Idazleari buruzko linkak eta bibliografia
www.armiarma.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia