euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehenengo bi egunak Miamin eman ondoren, New Yorkera aldatuko da gaur 'AEBetako Nafar Astea 2008'

2008/02/06

Miami-Dadeko alkate-presidenteak sanferminei buruzko liburu bat erakusten die Sanz eta Barcinari
Miami-Dadeko alkate-presidenteak sanferminei buruzko liburu bat erakusten die Sanz eta Barcinari

PUBLIZITATEA

Miguel Sanz presidentea buru AEBetako IV. Nafar Astean parte hartzen ari den ordezkaritza instituzionalak Miamin antolatutako programazio zatiari amaiera eman zion atzo Coral Gableseko Merkataritza Ganberan eginiko bilerarekin, gaurko saioan eta beste bi egunez New Yorkera pasatzeko. Floridan egon den bitartean, Sanzek hainbat bilera instituzional, ekonomiko eta kultural izan ditu; halaber, sostengua eman die beren produktuak sustatzen dabiltzan Nafarroako hogei enpresei.
Sanz presidenteak, bere gobernuan Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari den Jose Maria Roig-ek lagundurik, laneko bazkari bat eduki zuen atzo Florida Power & Light konpainiako Michael O´Sullivan presidenteordearekin. Enpresaria Many Rodriguez, Miami-Dade konderriko Zuzendari Erregionalarekin, eta Giza Baliabide Zuzendaria den Jose Luis Martinezekin batera heldu zen. Floridako konpainia elektriko nagusia den honetako buruek Nafarroak energia berriztagarrietan eman dituen pauso garrantzitsuei buruzko interesa azaldu zuten. Dena den, Estatu Batuetan ezingo litzateke egun eredu bera ezarri. Izan ere, enpresariek aitortu zutenez, gai hau arautu gabe dago AEBetan, eta iturri berriztagarrietatik eratorritako energia garestiagoa izan daitekeenez ez du kontsumitzaileen aldeko jarrerarik bildu. Florida, haize gutxikoa baina eguzki askoko estatua izan arren, energia elektriko gehiena gas naturaletik eta zentral nuklearretatik dator.

[Miguel Sanz eta Jose Maria Roig, 'Florida Power and Light' enpresa elektrikoko arduradunekin ]

Miguel Sanzek eta Yolanda Barcina Iruñeko alkateak Miami-Dadeko alkate-presidente Carlos Alvarez bisitatu zuten. Alvarez oso interesatuta azaldu zen Nafarroa eta bi milioi eta erdiko biztanleria duen eta hogeita hamabost udalerrik osatutzen duten bere konderriaren artean harreman komertzialak sustatzeko aukeraren aurrean. Ekimen publikoak eta segurtasun indarren antolakuntzak ere aipatu ziren bilera honetara, Roig kontseilaria, Javier Taberna Merkataritza Ganberako presidentea eta Miamiko Espainiako Kontsula, Santiago Cabanas ere bertaratu ziren.

Aldi berean, misio komertziala osatzen zuten hogei enpresetako arduradunek nekazaritza eta elikagaien sektoreko profesionalei zuzendutako produktu aurkezpen eta dastaketak eskaini zituzten Miamiko Grove Isle hotelean. Leku berean, Ana Lagunak eta Society of Wine Educators-eko presidente ohia den Robin Kelleyk dastatze-mintegia eta Nafarroako produktu eta ardoez apailatutako afaria eskaini zuten. Gastronomia arloko hogeita hamar aditu eta kritiko elkartu ziren, horien artean Carlos Arturaola, Aspen-etik propio etorria, nafarren ondorengoa eta enologiari buruz espezialdutako irrati bat zuzentzen duen pertsona.


Lotura interesgarriak

Har ezazu parte Nafarroarako bidaia bat sari duen zozketan
2008ko otsailaren 4an EuskalKultura.com-en argitara emana

Sanz 2008ko AEBetako Nafar Asterako ordezkaritza buru
2008ko urtarrilaren 31n EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia