euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Laurak Bat-ek 2019ko ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaialdiaren data baieztatu du: maiatzaren 12an izango da

2019/02/07

Euskal Echea eskoletako txikiak 2018ko BACen (argazkia Pedro de Erquiaga)
Euskal Echea eskoletako txikiak 2018ko BACen (argazkia Pedro de Erquiaga)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Azken orduotan jakinarazi du Laurak Bat Euskal Etxeak ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco-BAC’ edo ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren data. Argentinako hiriburuan egiten den festaldi handiena maiatzaren 12an, igandea, izango da, beti bezala Mayo etorbidean, eguerditik arratsaldeko seietara. 2019ko BACek aurreko edizioen helburu bera izango du; esan nahi baita “Mayo etorbidea erakusleiho erraldoi bihurtzea euskal kultura erakusteko”, adierazi dute elkarte antolatzailetik.

Helburu honekin, euskal etxe guztietako dantzari, euskara ikasle eta irakasle, musikari, sukaldari, danborrari, artisau eta kirolarien laguntza eskatuko dute antolatzaileek ahalik eta jai onena eta osoena prestatzeko.

Datozen asteetan arlo bakoitzeko arduradunak euskal etxeekin jarriko dira kontaktuan. Informazio gehiago lortzeko idatzi secretaria@laurakbat.com.ar helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia