euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Latinamerikar historian marka utzi duten emakumeei buruzko literatur zikloa hasiko du etzi Hiru Erreka EEak

2008/07/09

Etzi hasiko da Hiru Erreka Euskal Etxeak antolatu duen ziklo literarioa
Etzi hasiko da Hiru Erreka Euskal Etxeak antolatu duen ziklo literarioa

PUBLIZITATEA

'Elaberrietan istorioak bizitzen dituzten historiako emakumeak' titulua daraman ziklo literarioa etzi hasiko da Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxean. Topaketak lau saio izango ditu eta bertan parte hartzen dutenek latinamerikar historiako garai latzetan garrantzia izan duten bost emakumeri buruz gehiago jakiteko aukera edukiko dute elaberrien bidez: Laura Esquivelen bere lanean jasotako 'Malinche'; Silvia Miguensen 'Manuela Saenz'; 'Camila O´Gorman' Marta Merkinen ikuspegitik eta Julia Alvarezek idatzitako 'Mirabal ahizpak'.

Tres Arroyos, Argentina. Ana Maria Ardenghi Hizkuntza eta Literatura irakasleak koordinatu eta gidatuko du ziklo literarioa. Latinamerikar historiako momentu latzetan nabarmendutako emakumeei buruz idatzitako elaberriak izango dira jardunaldien oinarria. Honekin batera, komunikazio literarioa, fikzionalitatea, elaberri historikoa eta generikoaren tematizazioa jorratuko dira.

Hitzaldiak etzi hasiko dira Laura Esquivel idazlearen Marineli Tenepatl, 'Malinche', XVI mendeko emakume mexikarrarren historiarekin. Jardunaldi literarioak lau saioetan egingo dira, ostiraletan 18:00etatik 20:00etara, Euskal Etxeko egoitzan (Sarmiento 375). Liburu bakoitzaren aurkezpena bi ordutan egingo da eta atsedenaldian, ikusleek kafearekin batera elaberriko ekintza nagusia gertatzen den lekuko gozokiak dastatzeko aukera edukiko dute.

Hitzaldietan parte hartu nahi dutenek Hiru Erreka Euskal Etxeko egoitzan eman dezakete izena 18:00etatik 20:00etarako ordutegian. Topaketa bakoitzaren prezioa $20 da. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero (0054)-2983-421121 telefonora deitu edo hona idatzi.


Lotura interesgarriak

Hiru Erreka Euskal Etxea
www.hiruerreka.com.ar

'Malinche' liburuari buruzko informazio gehiago
www.boardsnet.com

'La gloria eres tú. Manuela Sáenz rigurosamente confidencial' liburua
www.lalibreriadelau.com

Marta Merkinen 'Camila O´Gorman'
www.lsf.com.ar

Mirabal ahizpei buruzko elkarrizketa Julia Alvarezi
www.un-instraw.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia