euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Las Floresko EEak bazkide txartelak banatu eta elkarteari buruzko DVD bana agindu die bazkide guztiei

2009/05/27

Graciana Goicoechandia berrautatu dute Las Floresen bertako Euskal Etxeko lehendakari
Graciana Goicoechandia berrautatu dute Las Floresen bertako Euskal Etxeko lehendakari

PUBLIZITATEA

Las Floresko 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxe argentinarrak Urteko Ohiko Biltzarra egin du joan den ostiralean, maiatzaren 22an, eta iazko kontu ekonomiko eta orokorrak onestearekin batera, FEVAk nazio osoko euskal etxeentzat eginiko bazkide txartelak banatu zituen eta, besteak beste, bertako Euskal Etxearen 13 urteak iruditan azaltzen dituen DVD bat exteratuko diela agindu die bazkide guztiei. Agintariak berritzeko hauteskundeetan, Graciana Goicoechandia berrautatu zuten bildutakoek lehendakari eta Zuzendaritza Batzordeko buru.

Las Flores, Argentina. Euskal Etxeak berak plazaratu duen oharrean azaltzen denez, Urteroko Ohiko Biltzarrak iazko txostena eta kontu ekonomikoak onetsi zituen. Aldi berean Zuzendaritza Batzordea berritu zen, 2009-2011 eperako honela osatua gelditu delarik:

-Lehendakaria: Graciana M. Goicoechandia
-Lehendakariordea: Luisa Inés Andraca Dor
-Idazkaria: Liliana Felisa Arredondo
-Idazkariordea: Nilda Manuela Ecay
-Diruzaina: Giurlani Vidaurreta, Ana María
-Diruzainordea: Lucía Maliani Arrazubieta

-Batzordekide titularrak: Mónica Liliana Arrazubieta, Alfredo Félix Arredondo, Marta Luján Artola, Hilda Alicia Giúdice Espelet, Sara Amelia Giúdice Espelet, Omar Alfonso Riquelme
-Batzordekide ordezkoak: Mirta Marina Arrambide, Juan José Curutchet, Mónica Yolanda Garmendia

-Kontu ikuskatzaile titularrak: Hugo Ezequiel Cheminet, Luis Ezequiel Fernández, Pablo Eudardo Iparraguirre
-Kontu ikuskatzaile ordezkoak: Alejandro Martín Reyes Lara

Biltzarra bukatutakoan FEVAk Euskal Etxeei emandako bazkide txartelak banatu ziren eta Loretako Euskaldunak-en bideo instituzionala propiektatu zen. Zuzendaritza Batzordetik segurtatu zenez, bazkide bakoitzak etxean jasoko du DVD bat irudi horiekin, alegia Euskal Etxearen orain arteko 13 urteko ibilbidea biltzen duten irudiekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia