euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Las Floreseko Euskal Etxeko dantzariak Udalaren Dantza Tailerreko amaiera ekitaldian partaide izan ziren

2007/12/04

Mikel Ezkerro Las Floresen emandako hitzaldian
Mikel Ezkerro Las Floresen emandako hitzaldian

PUBLIZITATEA

Azaroa joan berria delarik, Argentinako Las Flores herriko 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxetik iragan hilabetean bertatik garatu dituzten ekimenen laburpena helarazi digute. Horien artean daude herriko Udal Kultura Departamentuak antolatutako Dantza tailerrean euskal dantzariek izandako partaidetza, auzoko Azul herriko Immigranteen Festako kabalkadan izandakoa, eta Mikel Ezkerrok Euskal Etxearen egoitzan euskaldunez eta euskal historiaz eskainitako hitzaldia. Aldi berean eta atzo Euskararen Nazioarteko Eguna zela-eta, 'Loretako Euskaldunak'-ek bertako komunikabide guztiei bidali zien hitzordu horren eta euskara beraren berri aipatzen zuen komunikazio bat.
Azkeneko ekimen honi eutsiz, Las Floreseko Euskal Etxeak joan den astean ekin zion bertako komunikabide guztiei euskara eta Euskararen Nazioarteko Egunaren berri ematen zuen komunikazio bat zabaltzeari. Aurreko astean, berriz, dantzari florestarrak auzoko Azul herrira joan ziren, Azulgo Euskal Etxeak gonbidatuta, herriak Immigrantearen Festa dela-eta antolatutako kabalkada edo desfilean parte hartzeko, azken urteotan hasitako ohiturari segituz. Las Floreseko ordezkaritza dantzariek eta Zuzendaritza Batzordeko zenbait kideak osatu zuten, Azulgo Euskal Etxeko Silvia Iceta lehendakariak deiturik.

[Las Floreseko euskal dantzari taldea, Graciana Goicoechandia lehendakaria dantzariz jantzita ezkerrean, auzoko Azulen, bertako Immigrantearen Festaren karietara egin ohi den kabalkada edo desfilean parte hartu zuten egunean]

Azaro hasieran, hilaren 4an hain zuzen, Euskal Etxeak bere lagun eta bazkideak deitu zituen elkarteko egoitzara, Mikel Ezkerro hizlariak 'Euskal misterioa' izenpean eman zuen hitzaldia entzuteko. 'Bazkide talde jendetsu baten aurrean, Mikel historialari eta lagunak bertaratutakoen bihotzen barnea ukitu zuen euskaldunez, euskaraz, immigranteez eta euskal etxeen etorkizunak eskaini zituen jakingarriekin', laburbildu du hitzaldia Graciana Goicoechandia 'Koretako Euskaldunak'eko lehendakariak.

Lotura interesgarriak

Iñaki Ozamiz-en hitzaldia eta EHNA partiketa Las Floresen
2007ko irailaren 3an EuskalKultura.com-ek argitara emana

Las Flores alkarteak bat egin zuen Euskal Etxearen 11. urteurrenarekin
2007ko abuztuaren 22an EuskalKultura.com-ek argitara emana

Euskal Etxearen euskal ikastaroak landa eremuko eskoletan
2007ko abuztuaren 11ean EuskalKultura.com-ek argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia