euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Las brujas de Zugarramurdi’, euskal mitologian inspiratutako rock-fusio taldea, San Nicolas, Argentinan

2018/07/31

'Las Brujas de Zugarramurdi" kontzertu batean (argazkia Melania Caminos)
'Las Brujas de Zugarramurdi" kontzertu batean (argazkia Melania Caminos)

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Mai Etxaniz da ‘Las brujas de Zugarramurdi’ taldeko ahotsa eta taldearen izena proposatu zuena. Izan ere, arbaso gipuzkoarrak izateaz gain, San Nicolaseko Euzkal Etxeko kide da Mai. Artistak EuskalKultura.com-i azaldu dio euskal sustraiei buruzko argazkilaritza proiektu bat egiten ari zela topatu zuela Zugarramurdiko sorginen berri eta sakondu nahi izan zuela.

"Euskal mitologia izugarri interesatzen zait; eta Inkisizioak emakumeak nola zentsuratzen zituen irakurri nuenean, eta elizak emakumeek umeak jaten zituztela eta deabrua gurtzen zutela esaten zuela jakin nuenean, nolabaiteko aldarrikapena iruditu zitzaidan izen hori jartzea”, azaldu digu.

‘Las brujas de Zugarramurdi’ boskotea Cuis Malacalza (baxua), Roy Dominguez (bateria eta koruak), Facundo Malacalza (gitarra nagusia eta koruak), Juanse Arevalo (teklatua) eta Mai Etxaniz (ahotsa) musikariek osatzen dute. Egiten duten musikari dagokionez, abeslariak azaltzen digu fusioa dela, rock, soul berria, rock gogorra eta Hego Amerikako erritmoen arteko nahasketa. “Fusio bitxia da”, adierazten du Mai-k.

‘Las Brujas de Zugarramurdi’ren azken kontzertua uztailaren 20an izan zen, Argentinan ospatzen den Lagunaren Egunean, San Nicolasen, eta oso arrakastatsua izan zen. Hurrengo emanaldiak San Nicolas inguruko herrietan izango dira, datak baieztatzeke.

‘Las brujas de Zugarramurdi’ Faceboo-en dago, @Lasbrujasdezugarra kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia