euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Larunbatean egingo dira Salt Lake Cityn hiriko Euskal Afari Festa famatua eta NABOren Neguko Bilkura

2019/02/07

Aurreko edizio bateko irudia, bertako dantza talde Utah-ko Triskalariak-ekin eta Utah-ko euskal musikariekin (arg. EuskalKultura.com)
Aurreko edizio bateko irudia, bertako dantza talde Utah-ko Triskalariak-ekin eta Utah-ko euskal musikariekin (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Salt Lake City, AEB. Salt Lake Cityn egoitza duen Utah-ko Euskal Etxea anfitrioi, datorren larunbatean, otsailaren 9an, egun osoko euskal programa iragarri dute bertako euskaldunek. Kronologikoki, goizeko 8etan, NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak bere neguko bilkura egingo du, AEBetako eta Kanadako euskal etxe eta elkarteetako ordezkarien bilgarri. Egunean zehar garatuko den bilera horren ondotik, iluntzean, publiko orokorrari zuzendutako ekitaldi bat egingo da, SLCen famatua den Euskal Afari Festa edo Basque Dinner and Dance.

Izan ere, 36. edizioa izango du aurtengoa urtero urtarril-otsaileko mugan egiten den Euskal Afari Festa honek. Publikoa amerikarra da ia osorik eta helburua, hiriko euskal dantzari eta musikarien ikuskizuna euskal afari baten inguruan eskaintzeaz gain, euskal kultura jendaurretuz, Utah-ko Euskal Etxearen aurrekontuari bere sarrera nagusia ematea da. Izan ere, afaria eta ikuskizunekin batera, zozketak eta euskal mozkinen enkantea ere egiten dira, etekin guztiak Euskal Etxearentzat.

Egun batzuk badira eserleku guztiak agortuta daudela.

-Ekitaldiaren ezaugarri eta xehetasunak
-Utah-ko Euskal Etxearen webgunea
-Basque Club of Utah Facebook



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia