euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapridako Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martin irabazle Museko Txapelketa Nazional Argentinarrean

2009/06/17

Irabazleak euren garaipenaren ezaugarri diren txapela eta ikurrekin: Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martín, txapelez; Edgardo Larraza erdian
Irabazleak euren garaipenaren ezaugarri diren txapela eta ikurrekin: Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martín, txapelez; Edgardo Larraza erdian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintziako Laprida herriko 'Lagunen Etxea' Euskal Etxea ordezkatuz parte hartutako Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martin bikoteak irabazi du joan den asteburuan La Pampako Macachinen, Mus-eko Txapelketa Nazional Argentinarra. Bikote irabazlea Argentina osoko bazterretatik hurbildutako partaideei hartu zien gaina ekainaren 13 eta 14ean jokatutako norgehiagokan.

Macachin, Argentina. Mus-eko Txapelketa Nazional Argentinarra joan den asteko larunbat eta igandean gauzatu da Macachin-en, bertako Euskal Etxeak, Macachingo 'Euzko Alkartasunak, aurten 50 urte bete dituelako antolatutako programa bereziaren baitan. Lapridako Euskal Etxeak ohar bat kaleratu du bere bikote ordezkariari zorionak emanez, baita euskal etxeko ordezkari joandako Edgardo Larrazari ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia