euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lan eskaintza: Boiseko Euskal Museoa "Hezkuntza Programa Aditu" baten bila dabil bere lana dinamizatzeko

2017/02/03

Boiseko Euskal Museoko zuzendari Annie Gavica Museoaren aurrean, Boiseko Basque Block-en (argazkia EuskalKultura.com)
Boiseko Euskal Museoko zuzendari Annie Gavica Museoaren aurrean, Boiseko Basque Block-en (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Zentroa "Hezkuntza Programa Aditu" baten bila dabil eta zabaldu berria du hautatze-prozesua. Pertsona honen lana eskolekin lan egitea eta oro har Museora jendea erakartzeko egitarauak antolatzea litzateke, publiko gazte zein heldua gogoan. Haremanetan egon beharko du, beraz, eskolekin eta Museoa bisitatuko duten elkarte eta erakundeekin, birak antolatu, ikustaldiak sustatu... Epea hautagaiak aurkezteko otsailaren 15a da.

Boise, AEB. Boise Basque Museum and Cultural Center da Boiseko Euskal Museoaren izena eta bertako euskal komunitatearen bihotzean dago, euskal kultura zabaltzeko eta euskaldunek berek antolatzen dituzten ekimenetako askoren butzatzaile eta babesle baita gisa batez edo bestez.

Oraingoan, eta lehenago posizio hori betetzen zuen Annie Gabica Museoko egungo zuzendaria denez, erakundeak postu hori betetzeko erabakia hartu du, "Hezkuntza Programa Aditu" bat bereganatzeko deia eginez.

Egun osoko lana da eta antolaketa gaitasuna, denborak maneiatzeko trebetasuna eta sormena eskatzen du.

Soldata 34,500 dolarrekoa da urtean, eta 'etekinak' dauzka, autoarentzako leku propioa esaterako, Museoaren atzealdean.

Kontratua urtebeterako da eta aukera legoke 2018ko otsailaren ondotik lanpostua finkoa bilakatzeko.

Hautagaitza aurkeztu nahi dutenek gutuna bidali behar diote, gutxienez bi erreferentzia emanez, Museoko zuzendariari (annieg@basquemuseum.com).

Aurkezpen epea otsailaren 18an bukatuko da.

Xehetasun gehiago eskuratzeko, jo Euskal Museoaren webgunera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia