euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lagun Onak EEa euskara, euskal dantzak eta euskal sukaldaritza zabaltzen Pergaminoko Arte Noche Jaialdian

2015/04/22

Lagun Onak euskal etxeko kideak Pergaminoko Arte Noche delako jaialdian
Lagun Onak euskal etxeko kideak Pergaminoko Arte Noche delako jaialdian

PUBLIZITATEA

Kanpoan eta komunitateari begira antolatzen den ekitaldia bere laugarren ediziora iritsi da aurten eta aurrekoetan bezala jendetza bildu zen jaigunera hainbat kultur adierazpenez gozatzera. Euskal etxearen partaidetzari dagokionez, zabala izan zen eta kale mailan zein oholtza gainean Euskal Herriaren ezaugarri alai eta koloretsuenak partekatu zituen publikoarekin. 

Pergamino, Argentina. Joan den larunbatean, aapirilaren 18an egin zen Arte Noche izeneko ekitaldia Pergaminoko Centenario Auzoan, herriko Udalak, Merkataritza Ganberak eta Centenario Auzoko Sustapen Elkarteak antolaturik. Jaia arratsaldeko 6ak aldera hasi eta artea, kultura, kirolak eta komertzioa bultatzen dituzten hainbat erakunde bildu zituen.

Antolatzaileek gonbidaturik, herriko Lagun Onak euskal etxeak ere hartu zuen parte jaian eta arlo askotan gainera. Izan ere, dantzariek agertoki batean dantzatu zuten eta sukaldariek itsaski kazolak prestatu ztituzten, publikoak dasta zitzan. Horretaz aparte, euskarazko esamoldeak zituzten kartelak ere ipini zituzten bisitarien ikusgai, eta hauetako askok “euskarazko” argazkiak atera zituzten.

“Gau berezia izan zen zentzu guztietan” adierazi diote euskal etxetik Euskalkultura.com-i, “baina dudarik gabe jendearen jarrera izan da gehien hunkitu gaituena. Oso komentario politak egin dizkigute, adeitasun eta errespetu handiz; gure euskal balioak mantentzeko animatzen gaituzten hitz asko oparitu zizkigun publikoak”, azaldu digute zeharo baikor Lagun Onak elkartetik. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia