euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Laburmetraiak, irudimena eta umorea; euskara ikasteko era bikaina Madrilgo Euskal Etxean

2016/05/02

"Euskal Talent" bideoa izan zen irabazlea
"Euskal Talent" bideoa izan zen irabazlea

PUBLIZITATEA

Laugarren urtez jarraian, Madrilgo Euskal Etxeak Euskarazko Laburmetraien Lehiaketa egin du, euskaltegiko ikasleek sorturiko bideo sorta ederrarekin. Orotara, zazpi bideok parte hartu dute lehian, eta "Euskal Talent" delakoa izan da irabazle. Lehiaketa euskara ikastaroko parte da gaur egun, Errukiñe Olaziregi irakasleak EuskalKultura.com-i agertu dionez, ikasteko eta ikasitakoa praktikatzeko era bikaina eta zinez dibertigarria baita. Bideoak ikusi nahi? Segi irakurtzen!

Madril, Espainia. Iragan apirilaren 14an Madrilgo Euskal Etxeak bere laugarren Euskarazko Laburmetraien Lehiaketa egin zuen. Euskara ikastaroetako ikasleek eginiko zazpi laburmetraia izan ziren ikusgai, eta horiekin batera, baita Euskaltegi Txikiko neskamutilek egin zuten bideo bat ere. Irabazlea "Euskal Talent" izeneko bideoa izan zen, lehen mailako ikasleek egina.

Horrez gain, aktore onenei sariak ere banatu ziren. Aktoresa onenari "Oscar Txapeldun" saria Mikele Urroz ikasleak jaso zuen; eta aktore onenari "Oscar Txapeldun" saria Francisco Luquerentzako izan zen. Zorionak denei!

Laburmetraien aurkezpen gala, botazioa eta sari ematea Euskal Etxeko Pello Aranburu aretoan egin zen eta bazkide eta lagun asko bildu ziren bertara. Ekitaldia epaimahai "profesional" bat ere izan zen, boto ematean berdinketa izanez gero, emaitza hori hausteko. Epaimahaikidea Aitor Oñederra zuzendaria eta Eli Gelabert aktoresa izan ziren.

Ekitaldian ikusgai izan zen Oñederraren "About Politics" animazio laburmetraia. Oñederra Goya sarietarako hautatua izan da zuzendari berrien kategorian. 

Hau da laburmetrai irabazlea, "Euskal Talent" [probisionalki audiorik gabe dago bideoa, Madonnaren abestiarekin izandako copyright arazoa konpondu bitartean], eta beste partehartzaileak:

Beste lanak ikusteko, jo Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegiaren YouTube kanalera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia