euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako frontoien berreskurapenerako pilota paletako txapelketa antolatu dute Euzko Etxeak eta UNLPk

2008/05/17

Euzko Etxeak eta River Plate taldeek 2006ko ekainean jokatutako FMP txapelketan parte hartu zuten kideak (argazkia Elpelotari.com)
Euzko Etxeak eta River Plate taldeek 2006ko ekainean jokatutako FMP txapelketan parte hartu zuten kideak (argazkia Elpelotari.com)

PUBLIZITATEA

Euzko Etxeak eta La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNLP) antolatu duten ekitaldiak lagundu nahi du Buenos Aires probintziako hiriburuak dituen kantxak berritzeko behar den dirua lortzen. FMP Master Kopak (Pilota Federazio Metropolitarra) pilota paletako zenbait bikote bilduko ditu Euskal Etxearen egoitzako trinketean asteartean eta datorren hilaren 27an egingo diren kirol jardunaldietan: Jorge eta Gabriel Villegas, Cristian Ferreras eta Emiliano Narbaits, Andres Dick eta Luis Cimadamore, eta Adrian Peloni eta Justino Viton lehiatuko dira.
FMP Master Kopa bi egunetan gauzatuko da, datorren asteartean eta hilaren 27an, La Platako Euzko Etxea Euskal Etxeko egoitzako trinketean. Astearte honetako lehenengo neurketan Jorge eta Gabriel Villegasek osatzen duten bikotea Cristian Ferreras eta Emiliano Narbaitsen aurka lehiatuko da. Jarraian, Andres Dick eta Luis Cimadamoreten txanda izango da, Adrian Peloni eta Justino Vitonen aurkako partidan.

Maiatzaren 27an, asteartea berriz ere, eta 20:00etatik aurrera, lehenengo jardunaldian galtzaile ateratako bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da hirugarren eta laugarren postua lortzeko. Behin partida amaituta, aurreko asteartean aritutako bikote irabazleek txapelketan gailentzeko aukera edukiko dute.

Buenos Aires probintziako hiriburuko (La Plata da) Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeak pilota jarraitzaileen presentzia eskertuko luke jardunaldiko helburuaren garrantzia zein den kontutan hartuta, izan ere La Platako Ikastetxe Nazionalaren atzealdeko Kirol Zelaian dauden frontoien berreskurapenean laguntzeko dirua lortzea. Sarrerak eskatzeko interesa duten zaletuek EEko 'Matxin Burdin' liburutegiko 457-1638 telefonora deitu edo Euskal Etxeko egoitzan bertaratu beharko dute.


Lotura interesgarriak

La Platako Euskal Etxearen webgunea, Argentina
www.centrovasco.com

Euskal eta valentziar pilotarien arteko jaialdia Sestaon
2008ko maiatzaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal kantxa historiko bakarra salbatzeko kanpaina Arizonan
2008ko maiatzaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Argentinako zenbait EEetako pilotariak arituko dira eskuz Paranan
2008ko apirilaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

EHa, AEBak, Bolivia eta Mexikoko pilotari eta zestapuntistak Mexiko DFn
2008ko apirilaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Pilotako Binakako Txapelketako finala Caracaseko Eusko Etxean
2008ko apirilaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

La Platako Euzko Etxea bere 64. urteurrena ospatzen ari da
2008ko apirilaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana

La Platako EEak Futbol Eskola sortu du, Athletic de Bilbao izenarekin
2008ko apirilaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana

Argentinako Euskal Aste Nazionala logo bila
2008ko apirilaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

Bixente Ibarguren bergararra La Platan hil da 81 urterekin
2008ko martxoaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia