euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeko Eguzkia aldizkariaren 2019ko lehenengo zenbakia prest sarean irakurri edo bertatik jaisteko

2019/04/17

La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren 5. zenbakia, 2019ko lehena
La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren 5. zenbakia, 2019ko lehena

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Atera da eta prest dago sarean bertan irakurri edo bertatik jaisteko La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hilabetekaria. 2019ko lehenengo zenbaki honek etapa berriko 5.a egiten du, eta aurten euskal elkarte laplatatarra 75 urte betetzen ari denez, gai hau aipatzen duenetako bat da. Horrekin batera, bere 28 orrialdeek Euzko Etxearen ekitaldiak aipatzen dituzte, tartean kirol arlokoak, elkartearen irratsaioa, zine saioak, Emakumearen Eguna, euskara, abesbatza, dantza, musa, soinketa, hockeya, pilota, xarea... eta artikuluen artean euskal historia, pintxoak, trinketea, Ekin argitaletxea, beroketa globala eta euskal pintura ere hizpide.

Gogora dezagun iazko martxoan ekin ziola Euskal Etxeak Eguzkia argitaratzeari, horretarako elkartearen izenburu historiko hau berreskuratuz. Iaz lau zenbaki eman zituen argitara eta, abenduan, ohikoarekin batera, baita gehigarri bat ere.

Eguzkia egiten duen taldekideak dira: Susana Aramburu, Herminia Navarro, Estefanía Garizoain, José Joaquín Saldias, Ignacio Esquiroz, Guillermo L. Villate, Francisco Arosteguy, Luís Luquez Minaberrigaray eta Marcelo Ilarregui. Zorionak ahaleginagatik eta emaitzagatik.

Aldizkaria (azkeneko ale hau eta aurreko guztiak) hemen irakur/jaitsi daiteke doanik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia