euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak nazioarteko arauak betetzen dituen trinketea estreinatuko du apirilaren erdialdean

2007/03/05

La Plata hiriko 'Euzko Etxea' barruko trinketea
La Plata hiriko 'Euzko Etxea' barruko trinketea

PUBLIZITATEA

Berritzen ari dira Buenos Aires probintziako hiriburuko Euzko Etxearen trinketea eta egokitzen Nazioarteko Pilota Federazioak dauzkan arauetara. Zaharberritze lanak otsailaren 15ean hasi ziren eta apirilaren erdialdean amaituta egotea aurreikusten da. La Platako euskal etxearen eraikin barnean kokatzen da aipatu trinketea, zaletasun maila esanguratsua biltzen duen inguru batean. Besteak beste bertatik telebista bidezko partida transmisioak egiteko moduan utziko da kirol instalazio zaharberritua.
Obrak bukatutakoan, La Platako Euzko Etxea Euskal Pilota Nazioarteko Federazioaren arauak betetzen dituen bigarren trinketea izango da Argentina osoan, euskal etxeei lotutakoen artean, eta beraz homologatua egongo da nazioarteko partidak baitaratzeko, EuskalKultura.com-i La Platako euskal etxetik bertatik adierazi zaionez.

Trinketea pilota partiden telebista transmisioak egiteko ere prestatzen ari dira. Besteak beste, obrek zolua ukituko dute --eta erabat berrituko--, aldaketak ekarriko dituzte eskuin paretan, frontisa konponduko dute, argiztapena eguneratuko eta kirol eraikina guztiz margotuko.


Lotura interesgarriak

Buenos Aireseko La Plata hiriburuko ‘Euzko Etxea’
www.netverk.com.ar

La Platako Euzko Etxeari Gernikako zuhaitzaren muskil bat eman diote
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko otsailaren 7an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia