euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Hargatik! Euzko Etxeko aldizkari elebidunak elkartearen azken ekitaldien berri dakar, baita sarean ere

2008/07/28

La Platako Hargatik! aldizkariaren 70. zenbakia
La Platako Hargatik! aldizkariaren 70. zenbakia
Argentinako La Platatik mundura, bertako Euzko Etxea-k bere ekimenen berri ematen du, paperean zein internet bidez, 'Hargatik!' aldizkarian. Elkarteko euskara taldeak egiten duen berri boletinak gainera ezaugarri bereizgarria du, zoritxarrez Argentinako toki gutxietan ikusten dena: informazioa euskaraz eta gazteleraz eman du. Azken zenbakiak iragan hilabeteetan elkarteak egindako jarduerei buruzko informazioa biltzen du, tartean San Fermin jaia eta, esaterako, Jon Baguesen mintzaldia, eta baita ere historia eta gai orokorrei buruzko artikuluak.

La Plata, Argentina. Buenos Aires probintziako hiriburuko euskaltzaleen aldizkaria da Hargatik!. Plazaratu berria duen 70. zenbakiaren bidez, Euzko Etxean eta bertako euskal komunitatean maiatza, ekaina eta uztailean gertatu diren jarduerei buruz aditzera ematen du. Lehenengo orrialdean editorialari zabaltzen dio tartea, euskarazko tituluarekin --'Hizkuntza eta euskal kultura'--, iragan maiatzaren 12an La Platako Unibertsitate Nazionalean hasitako euskara eta euskal kulturari buruzko ikastaroaren inguruko aipamena eginez.

Orrialdeok beste zenbait jardueraren berri ere ematen du, Jon Bagues Eresbil euskal musika artxibo nazionaleko zuzendariaren hitzaldia aipatzen du, pilota txapelketa bertako pilotalekuan eta San Fermin jaiaren ospakizuna, besteak beste. Ohiko atalak ere ez zaizkio falta aleari, hala nola euskal deituren ahoskera eta esanahiari buruzko tartea. Adibide gisa, Errotazabal eta Iturrichu deiturak aipatzen dira, beste batzuen artean.

Historia eta kazetaritza

Hargatik!-en 70. zenbaki honek Espainiako II. Errepublikaren inguruko datuak ere eskaintzen ditu. Aurreko alean, historiako garai honi buruzko artikulu-sorta hasi zuen eta zenbaki honetan jarraipena ematen zaio. Maite Juliana Iturre Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den La Platako irakasle euskal-argentinarrak sinatzen ditu euskaraz zein gaztelaniaz.

Pello Apezetxeak kazetarien askatasunari buruzko artikulua sinatzen du, euskaraz eta gaztelaniaz. Aldizkariaren hamargarren orrialdera iritsita, uztailean Euskal Herrian egon den jairik eta gertakizunik garrantzitsuenetarikoa diren San Ferminei buruzko zenbait jakingarri eskaintzen ditu. Festaren hastapenak, erraldoi eta buruhandien sorrera, entzierroaren ibilbidea eta tradizio arriskutsu honetan hil zen lehen pertsona zein izan zen azaltzen du, besteak beste, 70. zenbaki honek.

Lotura interesgarriak

Euzko Etxea Euskal Etxea
www.centrovasco.com

Hargatik! Aldizkariaren 70. zenbakia
http://euskadi.7host.com/centrovasco3/euskera/hargatik/HARG70web.pdf



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia