euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak 64. urteurrena ospatzen ari da eta Buenos Aireseko Liburu Azokara bidaia antolatu du

2008/04/29

La Platako Euzko Etxea EEak Buenos Aireseko Liburu Azokara gonbidatzeko eginiko afitxa
La Platako Euzko Etxea EEak Buenos Aireseko Liburu Azokara gonbidatzeko eginiko afitxa

PUBLIZITATEA

La Platako Euzko Etxearen 64. urteurrenaren ospakizun ekintzen artean, ipuinez, kantuz eta musikaz osatutako Voces del corazón (Bihotzeko ahotsak) helduentzako ikuskizuna antolatu dute 'Matxin Burdin' liburutegiak eta euskal etxeak berak. Bestalde, zentroko arduradunek bazkideak eta interesa duten pertsonei Buenos Aireseko XXXIV. Liburu Azokara joateko gonbitea egin diete. Bertan, FEVA, Juan de Garay Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzaren standari esker, euskal argentinar komunitateak presentzia du ekitaldian.
Voces del corazón edo 'Bihotzeko ahotsak' helduentzako ikuskizuna larunbatean egingo da, arratsaldeko zortzietatik aurrera, La Platako Euzko Etxearen 64. urteurrenaren ospakizun ekintzen artean. Jardunaldia Sabina Soria, Agustin Soria eta Isabel Fraireren gidapean egongo da eta, beste zenbait ekintzen artean, musika, ipuinak eta kantak eskainiko dituzte. Euskal Etxetik adierazten dutenez, 'ipuinek herrien ahotsa daramate, euren memoria, euren esperientziak, euren irakaskuntza. Ipuinek jakintza dosi txikiak daramatzate konpartitzeko'.

Bestalde, Euzko Etxea-ko arduradunek maiatzaren 12ra bitartean irekita egongo den Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokaren hogeita hamalaugarren ediziora bidaia egiteko gonbitea luzatu diete bazkideei. FEVA, Juan de Garay Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanari esker, euskal komunitateak bere lekua du azokan, euskal stand batekin.

Maiatzaren 6ean

Argentinako hiribururako bidaia datorren maiatzaren 6an izango da, zentrotik 13:30etan atera eta 19:00etan iritsiz. Antolakuntzak aditzera ematen duenez, asteartea izanda, jubilatuek, irakasleek eta ikasleek (ziurtagiria aurkeztuz), 12 urte beheragoko haurrek bezala, doan sartu ahal izango dute ekitaldira. Bidaiaren prezioa, $35ekoa da pertsona bakoitzeko.

La Platako Euzko Etxea Euskal Etxeak antolatutako bidaian parte hartu nahi duten pertsona guztiek 'Matxin Burdin' liburutegian jakinarazi beharko dute 457-1638 zenbakira deituz, 15:00etik 21:00erako ordutegian, edo posta elektronikoaren bidez hona idatziz. Informazio gehiago eskuratzeko, zentroko webgunean sartu.


Lotura interesgarriak

La Platako Euskal Etxearen webgunea, Argentina
www.centrovasco.com

La Platako EEak Futbol Eskola sortu du, Athletic de Bilbao izenarekin
2008ko apirilaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal komunitateak lekua izango du Buenos Aireseko Liburu Azokan
2008ko apirilaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Argentinako Euskal Aste Nazionala logo bila
2008ko apirilaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

Bixente Ibarguren bergararra La Platan hil da 81 urterekin
2008ko martxoaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia