euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako euskal gizataldearen ahotsa den 'Raices Vascas-Euskal Sustraiak' irratsaioak 2018ko Galena saria jaso du

2018/12/18

'Raices Vascas-Euskal Sustraiak' programako aurkezleak diren Lelio Sanchez eta Magui Pastor Pulido
'Raices Vascas-Euskal Sustraiak' programako aurkezleak diren Lelio Sanchez eta Magui Pastor Pulido

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Galena Erakundeak eta 'La Plata Publicidad' elkarteak urtero ematen dituzten Galena sariak euren 29. ediziora iritsi dira aurten. Ekimenak mota guztietako komunikatzaileak, hau da hedabide grafikoak, telebista, irratia eta internetekoak ere saritzea du helburu "informazioaren independentzia bebeste aldera". 2018ko sariak joan den igandean banatu ziren eta irabazleen artean La Platako euskal gizataldearen ahotsa den 'Raices Vascas-Euskal Sustraiak' irratsaioa behar da aipatu.

'Raices Vascas-Euskal Sustraiak' 2016an hasi zen eta gaur egun Lelio Sanchezek, Andoni Etcheverryk eta Magui Pastor Pulidok aurkezten dute. Programa astelehenetan emititzen da arratsaldeko 6etatik 7etara Radio Alta Voz izeneko Interneteko irratian eta edukiak euskal kultura eta euskal gizataldearekin daude lotuta.

EuskalKultura.com-ekin hizketan, Lelio Sanchez oso pozik eta harro agertu da sariarekin. "Oso garrantzitsutzat jotzen dut, eta ez programarentzat bakarrik,  euskal etxe osoarentzat baizik. Eta zalatzarik gabe indar handia ematen digu 2019an jarraitzeko, gure apustuari eutsiz, gauza berriak eta proposamen originalak eskaintzen. Astelehenero egiten dugun lana gailendu dute sari honekin eta hori bultzada garrantzitsua da guretzat", adierazi digu Leliok 2018ko azken programa hasi aurretik.

Programa helbide honetan entzun daiteke: www.radioaltavoz.com.ar. Facebook: Raíces Vascas-Euskal Sustraiak


[Lelio Sanchezen esker oneko hitzak sarien emanaldian]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia