euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euskal Etxeko Itsuen Futbol Taldea saritu du Buenos Aires Probintziak Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Egunean

2019/04/25

Euzko Etxeko Itsuen Futbol Taldeko Carlos Juarez, Ignacio Valdemoros, Diego Fernandez eta Emilio Nahuel Saenz omenaldiaren bultzatzailea izan zen Alejandra Lorden diputatuarekin eta ganberako beste ordezkari batzuekin (argazkia Alejandra Lorden)
Euzko Etxeko Itsuen Futbol Taldeko Carlos Juarez, Ignacio Valdemoros, Diego Fernandez eta Emilio Nahuel Saenz omenaldiaren bultzatzailea izan zen Alejandra Lorden diputatuarekin eta ganberako beste ordezkari batzuekin (argazkia Alejandra Lorden)

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Buenos Aires Probintziako Diputatuen Ganberak omenaldi ekintza egin zien atzo, Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Egunean, kirolaren bidez beren bizitza kalitatea hobetzea lortu duten pertsonei eta erakundeei. Sarituen artean, ‘kirol egokituak’ ere hartu zituzten gogoan eta hor saritu zuten La Platako Euzko Etxea eta itsuen futboleko bere taldea.. Gogora dezagun euskal etxe laplatatarrak Itsuen Futbol Taldea bultzatzen duela bere baitan, Nahuel Saenz koordinatzaile, Martín Marelli prestatzaile fisiko, eta Lelio Sanchez kapitain.

Nahuel Saenzek azaldu duenez, “oso garrantzitsua da sari hau jaso izana kirol egokituekin lotura duten kontuak agenda publikoan jartzeko". "Ezagutarazi behar da kirol guztietan bezala, hauetan ere hartu-emanak sustatzen direla, laguntasuna eta adiskidetasuna, eta kirol guztiak bezala hau ere ona dela osasunarentzat, ez fisikoki bakarrik ikuspuntu sozialetik ere baizik", adierazi du.

Probintzia eta nazio mailako agintariek hartu zuten parte zeremonian. La Platako Euzko Etxearen izenean, Javier Clua lehendakaria bertaratu zen Ganberara eta, futbol taldearen izenean, Carlos Juarez eta Diego Fernandez jokalariak, eta Ignacio Valdemoros atezaina.

Zorionak taldeari eta euskal etxeari!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia