euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euskal Etxeak haur eta gazteak trebatzeko Futbol Eskola sortu du, Athletic de Bilbao izenarekin

2008/04/23

Marcelo Zozaya (futbol koordinatzailea), Javier Clúa (EEko lehendakaria) eta Daniel Borghetti (futbol irakaslea) eskolaren aurkezpenean (arg. El Día)
Marcelo Zozaya (futbol koordinatzailea), Javier Clúa (EEko lehendakaria) eta Daniel Borghetti (futbol irakaslea) eskolaren aurkezpenean (arg. El Día)

PUBLIZITATEA

Joan den apirilaren 8az geroztik La Platako futbolzale gazteek entrenatzeko leku berri bat dute bertako euskal etxearen eskutik: La Platako 'Athletic Club de Bilbao' Futbol Eskola. Bilbotik, talde zurigorriak 'haurren futbol eskolak Athleticen izena erabiltzea ohore bat' dela adierazi dio bertako El Día kazetari. Eskolak 6-15 urte bitarteko gaztetxoak hartzen ditu. Marcelo Zozaya euskal-argentinarra da eskolako futbol koordinatzailea.
Ekimen berria abiarazi du La Platako Euzko Etxea-k bertako haur eta gazteentzat, futbolean ikas eta praktika dezaten eta La Platako Athletic Club de Bilbao Futbol Eskola izena eman dio. Euzko Etxeko lehendakaria, Javier Clua, talde bizkaitarrarekin harremanetan izan da eta bilbotarren onespena jaso du eskolaren izenak. Esker ona erakusteko euskal etxeak Athleticeko arduradunei urrian La Platan egingo den Argentinako Euskal Aste Nazionalera etortzeko gonbitea egingo die, eskolaren instalazioak eta garatzen duen lana bertatik bertara ikus ahal izan dezaten.

Eskolaren koordinazioaren ardura Marcelo Zozayak hartu du bere gain, ondoan, alderdi fisikoa zainduz, Daniel Borghetti ari dela gazteen trebakuntzan. Bi profesionalen artean daramate haurren taldea (6 urtetik 12 urtetara) eta jubenilena (13 urtetik 15 urtetara). Klaseak astearte eta ostegunetan dauzkate, arratsaldeko bost t'erdietatik aurrera Euskal Etxean (58 esquina 14) eta larunbatetan, berriz, aire zabaleko kirol zelaian.

Eskolaren ekimena, euskal jatorrizko gazteentzat ezezik La Platako gazte guztiei irekia da. Informazio gehiago jaso edo eskolan izena eman nahi izanez gero, jo Euskal Etxeko idazkaritzara (457-1638 telefonoa), arratsaldeko bostetatik bederatziak bitartean.


Lotura interesgarriak

La Platako Euzko Etxea, Argentina
www.centrovasco.com

La Plata Euzko Etxeak kirol gunea eraikiko du
EuskalKultura.com-en agritaratua 2007ko abenduaren 17an

Athletic euskal amerikar jokalariak fitxatzea hausnartzen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abenduaren 14ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia