euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren irudi bidezko kronika: lehenengo partea (I)

2008/11/01

Euskara agiriak emate ekitaldia (argazkia EuskalKultura.com)
Euskara agiriak emate ekitaldia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Asteburuan heldua da gailurrera 2008ko Argentinako Euskal Aste Nazionala, aurtengo edizioan La Platako Euzko Etxea antolatzaile Buenos Aires probintziako hiriburuan garatzen ari dena. Urriaren 31, ostirala, Ibarretxe lehendakariaren presentziak markatu du egunez, bera buru izanik goizean egindako ekitaldi politikoan eta arratsaldeko euskara diploma emate ekitaldian. Iluntze eta gau partean, berriz, Oskorriren kontzertua eta Aretxabaletako musikariena aipa daitezke. Hitzak baino, ordea, irudiak mintzatuko dira oraingoan hobekiago. Hona Euskal Astearen argazki kronikaren lehenengo zatia.

La Plata, Argentina. Aurreko artikuluetan aipatu ditugu aurtengo Euskal Asteko egitaraua, prestakizunak, plano eta argibideak eta bestelako jakingarriak. Asteburua etorri eta beste gogoa eta euskal giroko elkarretaratzea nagusi direlarik, hona La Platako hitzorduari buruzko irudi bidezko kronikaren lehenengo zatia.

Euskal Astea - erakusketak 01

[Euskal Astearen aurreko astean, urriaren 25ean, larunbatez, zenbait ekimen bideratu ziren La Platan egitarauaren barnean, besteak beste argazki erakusketa bi, euskal baserriez eta euskal musika tresnez. Erakusketoi dagokie argazki hau (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea - erakusketak 02

[Euskal musika tresnei buruzko argazki erakusketa. Beste jole batzuen artean, Argentina berriki bisitatu duen Juanmari Beltran ikus daiteke irudiotan (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 003 - mahaia 001

[La Platako 2008 Euskal Astearen egitarauaren baitan, bertako Euzko Etxeak 'Elkarrizketa Politikorako Mahaia' antolatu zuen ostiral goizean Buenos Aires Probintziako Diputatu Ganberan, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten alderdiak bertara gonbidaturik. Adolfo Perez Esquivel Nobel sariduna moderatzaile. EAJ-PNVek (Joseba Egibar), EAk (Iñaki Galdos), Ezker Batuak (Kontxi Bilbao) eta EHAKek (Katalina de Madariaga) bidali zuten ordezkaririk. Irudian, Ganberako irudia, EHAKeko ordezkaria mintzatzen ari zela (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 004 - Mahaia 002

[Ibarretxe lehendakariaren hitzek eman zioten amaiera 'Elkarrizketa Politikorako Mahaia'ri. Irudian, Ibarretxe, debatea moderatu zuen Adolfo Perez Esquivel Nobel saridunarekin (argazkia Jon Bernardez)]

Euskal Astea 005 - euskara standa

[Ibarretxe lehendakaria Euzko Etxearen barnean ipinitako Euskara Stand-a bisitatzen (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 006 - Abesbatzak 001

[Euskal Etxeetako Abesbatzen Elkarretaratzea 2008ko Euskal Astearen baitan La Platako Udaletxeko Urrezko Aretoan. Irudian, Villa Mercedeseko (San Luis probintzia) Euskal Etxeko Abesbatza, Francisco P. Mensa zuzendari (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 007 - Abesbatzak 002

[Abesbatzen Elkarretaratzean parte hartu zuten koralak elkarrekin kantatzen, 'Kinkirri kunkurru' kanta hain zuzen (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 008 - Club Atenas 001

[Ibarretxe lehendakaria, atzean bere gobernu eta administrazioko ordezkariak dauzkala, La Platako Club Atenas aretora bildutako euskal gizataldeari zuzentzen zaio (argazkia Jon Bernardez)]

Euskal Astea 009 - Club Atenas 002

[Ibarretxe lehendakariak HABEren hirugarren maila gainditu dueneko agiria ematen dio Buenos Aireseko Gabriel Arce-ri (argazkia Jon Bernardez)]

Euskal Astea 010 - Club Atenas 003

[Patxi Baztarrika Kultura sailburuordea eta Ibarretxe lehendakaria Argentina eta Uruguaiko agiridun berriei eta bertara bildutako publikoari zuzentzen zaizkie (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 011 - Club Atenas 004

[Sei argentinarri eta uruguaiar bati eman zizkien Ibarretxe lehendakariak euskara diplomak. HABEren II. profilarena Rocio Bazterra-ri (Bahia Blanca), Cecilia Cenoz-i (Tandil), Natalia Hormazabal-i (San Nicolas) eta Belen Girasole-ri (Buenos Aires); III.arena, Gabriel Arce-ri (Buenos Aires); eta EGA Leonat Egiazabal-i (Montevideo) eta Sabrina Otegi-ri (Buenos Aires) (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea - Club Atenas 05

[Buenos Aireseko Euskaltzaleak-eko irakasle eta EuskalKultura.com-eko korrespontsal argentinarra den Sabrina Otegi bere EGA agiria eskuetan duela, barruko pozari ezin eutsiz, Natalia Hormazabal eta Ibarretxe lehendakaria begira dituela (argazkia EuskalKultura.com)]

Euskal Astea 013 - Club Atenas 06

[La Platako 2008ko Euskal Astearen barruan euskara diplomak jasotako ikasle/irakasle taldea HABEko Kinku Zinkunegirekin (argazkia EuskalKultura.com)]

(segituko du)

Lotura interesgarriak

La Platako Euzko Etxea
www.centrovasco.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia