euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren irudi bidezko kronika: bigarren partea (II)

2008/11/02

La Plata bertako Euzko Etxeko Musika taldeak giroa zinez edertu zuen Oskorri ikustera joandakoak gori-gorian utziz (argazkia EuskalKultura.com)
La Plata bertako Euzko Etxeko Musika taldeak giroa zinez edertu zuen Oskorri ikustera joandakoak gori-gorian utziz (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Argentinako euskal etxe eta euskaldun askorentzat urteko hitzordu nagusi eta igurikatuena den Euskal Asteak dantzan jarri du bat baino gehiago azken egunotan La Plata hiriburu buenosairestarrean. Euskal Herritik etorritako eta Argentina bertako dantzari, musikari eta ordezkariak elkarretaratze honetako osagai nagusi dira, funtsean euskalgintzan eta euskal etxeen eta euskal kulturaren mugimenduan ari direnen arteko harremana, solasa eta trukea baitira urteroko ekimen honek eskaintzen duen ekarpenik baliotsuena. 2008ko La Platako Euskal Astearen argazki bidezko kronikaren bigarren partea, datozen lerrootan.

La Plata, Argentina. Ostegunean alderdiak eta egoera politikoaren azterketa goizeko saioetako protagonista izan baziren, eta arratsaldekoan, berriz, abesbatzak, dantza taldeak, literatura pixkat, euskalduntzea eta Oskorri eta Aretxabaletako Akordeoi Orkestra --La Plata bertako Euzko Etxeko Euskal Musika Taldea ahantzi gabe--, larunbatak FEVA eta euskal etxeen bilera eta beste zenbait elkarretaratze bildu zituen, datozen irudiotan ikus daitekeenez (argazkiak EuskalKultura.com).

Euskal Astea 14 - Oskorri 01

[Ostiral gauean, Club Atenas aretoan, Oskorriren emanaldi berean La Plata bertako Euzko Etxeko musika talde bat ('Ensamble Musical de Euzko Etxea de La Plata' izenpean) aritu zen giroa berotzen 2008ko Euskal Astearen baitan ostiral gauerako antolatutako kontzertuan]

Euskal Astea 15 - Oskorri 02

[Eta ez zuten batere gaizki egin. 'Ensamble Musical de Euzko Etxea de La Plata' izenaz plazaratu zen bertako musika taldeak Club Atenas-era bertaratutakoak ederki asko ipini zituen dantzan, irudiak argiro azaltzen duenez]

Euskal Astea 20 - Oskorri 03

[Oskorri ere dakien moiduan aritu zen eta La Platako Club Atenas aretora bildutakoek euskal taldearen musika eta aireez gozatu eta denbora goxoa pasatu ahal izan zuten. Taldekoak hiru emanaldi egiteko ameriketaratu dira oraingoan: ostiralean La Platako Euskal Astean, igandean Txileko Santiagoko Euskal Astean eta Uruguaiko Montevideon, asteartean]

Euskal Astea 16 - Euzko Etxea 01

[La Platako Euzko Etxea-ko trinketea Euskal Asteko ostiraleko afari garaian]

Euskal Astea 17 - Euzko Etxea 02

[Afaria bukatu ondoren, Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak, Juanjo Orobengoa zuzendari, estreineko emanaldia eskaini zuen Euzko Etxeko trinketean, Argentinako zenbait hiri eta herritara luzatuko duen bira abiatuz]

Euskal Astea 18 - FEVA

[Larunbat goizean FEVAk bere ohiko bilera egin zuen. Mahaian ezker-eskuin Marta Abarrategui FEVAko idazkaria; Felipe Eiheragibel, presidentea; Ricardo Basterra, diruzaina; Jose Orbaiceta, lehenengo lehendakariordea; eta Mariano Ayesa, bigarren lehendakariordea]

Euskal Astea 19 - liburutegien bilbura

[FEVAko ordezkarien osoko bilkurarekin kointzidituz --denboran, ez tokian, FEVArena Pasaje Dardo Rochan gauzatu baitzen-- egin zen La Platako Euzko Etxearen liburutegian Argentinako Euskal Etxeetako Liburutegien X. Bilkura. Irudian, Maria Fernanda Astigarraga La Platako Matxin Burdin liburutegiko liburuzaina zuzentzen zaie bildutakoei]

(segituko du)

Lotura interesgarriak

FEVA, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
www.fevaonline.org.ar

La Platako Euzko Etxearen webgunea
www.centrovasco.com



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia