euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kultura eta bestelako ekitaldiak Macachinen martxoaren 2 eta 3an, bertako Euzko Alkartasunaren 60 urteak ospatzeko

2019/02/15

Macachingo 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxearen 60. urteurrena
Macachingo 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxearen 60. urteurrena

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Otsailaren 28an da berez 'Euzko Alkartasuna' euskal etxe pampatarraren fundazio eguna eta euskaldunek ospakizuna asteburura pasatzea erabaki dute, martxoko lehenengo asteburura, eta kultura programa zabal batekin ospatzea. Larunbat-igandeko ekitalditan, mota askotako proposamenak eskainiko zaizkie Macachinera bertaratu nahi duten lagunei, tartean sukaldaritza standak, gastronomia klaseak eta erakusketak, esaterako.

Larunbatean, musika eta dantza ikuskizunak plazaratuko dira hotelaren aurrean eta igandean, elizkizunen ondoren, plaka oroigarriak desestaliko dira eta 60. urteurreneko bazkari batera bilduko dira elkarteko kide eta lagunak, bertako gizarteko ordezkari eta partaideekin batera.

Xehetasunak Facebook-eko bere kontuan adierazten joango da Euzko Alkartasuna.

Informazio gehiago eta erreserbak centrovascoea@gmail.com helbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia