euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kukai bihar iritsiko da Corrientes-era, Argentina iparraldean Gelauziak ikuskizunarekin egiten ari den bira barnean

2014/09/02

Kukaiko dantzariek Rosarion bukatuko dute, datorren igandean, 2014ko euren bira argentinarra
Kukaiko dantzariek Rosarion bukatuko dute, datorren igandean, 2014ko euren bira argentinarra

PUBLIZITATEA

Buenos Aires hiriburuan ‘Komunikazioa-inkomunikazioa’ izenburuko lana taularatu ostean, ‘Gelajauziak’ kale ikuskizuna aurkeztera abiatu da Argentinako ipar eta ipar-ekialdera Gipuzkoako Kukai konpainia. Bira Tucumanen hasi zen abuztuaren 27an eta Rosarion bukatuko, irailaren 7an eskainiko den azken emanaldiarekin. Jon Maya dantzariaren zuzendaritzapean, bi proposamenek dantza garaikide eta euskal dantza tradizionalak batzen dituzte. 

Buenos Aires, Argentina. Ekoizpen ahalegin handi batean Kukai konpainiak bildutako bederatzi dantzari bira bat egiten ari dira egunontan Argentinako barrualdean, ‘Gelajauziak’ antzezlana aurkezten. Kale ikuskizuna Cesc Gelabert koreografoarekin batera sortu zuen Kukai-ko zuzendaria den Jon Mayak eta dantza garaikide eta Euskal Herriko dantza tradizionalak nahasten ditu.

Hona hemen datorren igandean Rosarion amaituko den biran eskainiko diren emanaldien egitaraua:

-Corrientesen (Corrientes probintzian), irailaren 3an, 18:00etan, Juan de Vera Plazan. Kukai Konpainiak “Corrientes de Teatro” delako jaialdiaren programa irekiko du
-Resistencian (Chaco probinztian): irailaren 4an, 18:00etan, Plaza nagusian, Kultur Etxeen aurrean
-Paranan (Entre Rios probintzian): irailaren 6an, 20:00etan, La Vieja Usina izeneko kultur gunean, Gregorio Matorra kaleko 861. zenbakian. ‘Gelajauziak’ Paranako 2014ko  Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren parte izango da
-Rosarion (Santa Fe probintzian): irailaren 7an, 21.30etan, España Parkeko ‘Principe de Asturias’ Aretoan.

Gogora dezagun biraren lehenengo zatian Saltan (Teatro Latealto delako jaialdian), Jujuy-n eta Tucumanen aurkeztu dela talde euskalduna.

‘Komunikazioa-inkomunikazioa’

Biraren baitan, Buenos Airesko dantza zaleek ere izan zuten Kukai konpainia ikusteko aukera. Hiriburuan, ordea, Mikel Laboak landutako komunikazio-inkomunikazio dikotomian oinarrituta dagoen izen bereko lana taularatu zuen taldeak. ‘Komunikazioa-inkomunikazioa’-ren emanaldiak abuztuaren 22an, 23an eta 24an izan ziren Sarmiento Antzokian eta oso harrera ona izan zuten publikoaren eta kritikoen artean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia