euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kubako Euskal Etxea Aberri Eguna ari da ospatzen atzotik iganderaino, 140 betetzen ari den urtearen baitan

2017/04/11

Habanako Aberri Eguneko partaide talde bat azken urteotako edizio batean
Habanako Aberri Eguneko partaide talde bat azken urteotako edizio batean

Ofizialki 1877an abiatua, 140 urte ari da betetzen aurten Kubako Euskal Etxea, berez Habanako Asociacion Vasco Navarra de Beneficencia izenpean sortua. Elkarteak Aberri Egunekoa du urteroko elkarretaratze jendetsu eta oihartzuntsuena eta aurten ere igandez ospatuko badu ere, atzotik hasita eta bihar segituta, eta larunbatean ere ekitaldiak eginik jendaurretuko du. Besteak beste  proiekzioak, hitzaldiak eta bestelakoak antolatu ditu elkartearen behin-behineko egoitzan. Igandekoa, berriz, La Cecilia turismo gunean gauzatuko du.

PUBLIZITATEA

Habana, Kuba. Munduko euskal etxe zaharrenetarik da eta duela lau urtedanik Aberri Eguneko bere ospakizunarekin batera, aurreko astean luzatzen den ekitaldi eta ekimenak ere egiten ditu, irlako arreta euskaldunen ingurura ekarri nahirik, euskaldunak eta euskaldunen lagunak euskal musika, janaria, kultura eta bozkarioa euskal eta kubatar erara ospatzera deiturik. Aurtengoan, atzo astelehenez eta asteazkenean ere zabalik izango du kantina zerbitzua Euskal Etxeak, behin-behineko egoitza duen Asociacion de Naturales de Ortiguiera elkarte galiziarrean, Gervasio 615 helbidean, Reina eta Estrella kaleen artean, Habana erdigunean. 14:00etarik 20:00etara izango da hori, eta ateratzen dituen etekinak elkarteak uztailaren 10eko astean bere 140. urtebetetzea ospatzeko antolatuko dituen ekitaldien gastuekin laguntzeko izango da.. 16:30etan, kultur ekitaldiak iragarri ditu, tartean zine emanaldiak, eskainiz esaterako "Gernika el bombardeo", "The Segovia Big Band" (nertsio gaurkotuenean) eta "Nomadak" filmak.

Aste honetarako prestatu dituen ekintzak ere, berehala izango den Gernikako Bonbaketaren 80. urteurrena ere gogora ekartzeko baliatuko ditu elkarteak, bere lehendakari Renato Garcia Egusquizak EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

Datorren igandean, La Cecilia izeneko turismo gunean Aberri Eguna dela-eta antolatu dituen ekitaldietan parte hartzeko deia egin du Garcia Egusquizak, Habanako Hondartza Udalean, 5.a eta 112. kaleen artean. Programa goizeko 10:30etan hasiko da, eta musika, janaria eta umore on euskal-kubatarraz aparte, haurrentzako Korrika Txiki bat ere izango du osagai. Bezperan, ohiko mus txapelketak, irlako muslari amorratuenak bilduko ditu, Athletic-en Peña ere tarteko.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia