euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kubako Euskal Enpresarien Elkartearen I. Azoka Ibiltaria Camagüey-ra heldu zen atzo, uharteko bere ibilbideko azkenaurreko etapan

2008/06/13

PUBLIZITATEA

Camagüey, Kuba. Kubako Euskal Enpresarien Elkartearen (KEEA-AEVC) I. Azoka Ibiltaria Camagüey-ra heldu zen atzo, uhartean egin behar duen ibilbideko azkenaurreko etapan, beti ere euskal kubatar harreman komertzialak sustatzeko asmoz.

Zerbitzu eta material ugariz hornitua, erakusketa Kubako Santiagon eta Holguin-en ibilia da dagoeneko. Camagüeyn egun oso bat igaro ondoren Santa Clarara abiatuko da. Lanabesak, sukaldeko tresnaak, motorrak, zerrailak eta lana babesteko bitartekoak aipa daitezke  erakusketako osagaien artean, AIN, Kubako  berri agentziak azaldu duenez.

Ernesto Abera, Antilletako irla nagusieneko KEEA-AVEC  elkarteko  Zuzendaritza Taldeko kideak Kubako berri agentziari  esandakoaren arabera, handia izan da Kubako Errepublikako Merkataritza Ganberak emandako sostengua. Urtero egin nahi den hitzordu honek  handitu nahi du hurrengo edizioetan elkarteen kopurua  --gaur egun hamaika dira partaideak--, eta Kubako beste herri eta puntu batzuetara nahi du zabaldu.

2000. urtean sortua, KEEA-AVECek  berrogei bat enpresa biltzen ditu. Bere salmentak, Espainiako estatuak Kubarekin daraman truke komertzialeko  %20a dira, eta Espaina aldi berean  Karibealdeko herrialde honetako bazkide komertzialen artean laugarrena.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia