euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrika 21 gaur abiatuko da Euskal Herrian: Diasporatik ere hamaika jende bilduko zaizkio euskararen alde ttipi-ttapa

2019/04/04

2019ko Korrika hastear dago
2019ko Korrika hastear dago

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Arratsaldeko 5etan –Euskal Herriko ordutegian– abiatuko da gaur Nafarroako Garestik AEKek sustatzaile duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Hamar egunez, 200dik gora herritatik pasako da Korrika, apirilaren 14an Gasteizen bukatzeko. Bitartean, Diasporako euskal etxeak ere ari dira jo eta fuego kanpainarekin bat eginez. Munduko euskal etxeetako korrikalariek ere hainbat kilometro egingo dituzte eta hamaikatxo kultura ekintzak eta topaketak ere antolatuko dituzte.

Korrika 21 izango da egun hauetan munduko euskaltzaleen lehentasuna; hona datozen egunetako beste hitzordu sorta bat, Europan eta Amerikan (segituko dugu berri ematen).

-Berlín, Alemania. Gernika Kulturverein Euskal Etxeak apirilaren 13an egingo du 1,2 kilometroko Korrika, eguerdiko 12:30etan hasita, Oranienplatz Plazatik, Mahalle Kiezladen, Waldermarstr-era. Korrika bukatzean, mokadu eta edari batzuk partekatuko dituzte korrikalariek; karaokea ere egongo da eta musikarekin jarraitzeko, Zea Mays taldearen kontzertua. Informazion gehiago, hemen.

-Buenos Aires, Argentina. Euskaltzaleak Euskaltegiak apirilaren 5ean ospatuko du urteko lehenengo Topaketa eta bertan hasiko da Korrika ospatzen. Hitzordua 20:30etan.

-Chascomus, Argentina. Zingirako Euskaldunak-ek apirilaren 13an izango du bere Korrika. Topagunea Euskal Etxearen ondoko Plaza izango da.

-La Plata, Argentina. Euzko Etxeko eta La Platako Unibertsitateko irakurletzako ikasleak Moreno Plazan bilduko dira apirilaren 13an, 17etan, Korrika egitera. 18etan Euskal Etxera joango dira kafetxo bat hartzera eta ondoren afaria partekatzera.

-Madril, Espainia. Apirilaren 6an izango du bere Korrika Madrilgo Euskal Etxeak. 11:30etan aterako dira Bilbao Glorietatik, 12etan euskal etxera iristeko mokadu batzuk hartu eta Korrika Txikia egiteko. 13:30etan De la Cornisa Parkean bukatuko da lasterketa eta Manifestua irakurriko dute. Ondoren Dantza Tailerra eskainiko du Euskal Etxeko Sustrai Dantza Taldeak. 14:30etan Bazkari herrikoia izango da eta 17:30etan kontzertuak: Esne Beltza eta Ezetaerre. Informazio gehiago, hemen.

-Bartzelona, Katalunia. Kataluniar hiriburuko Euskal Etxeak apirilaren 6an bilduko ditu kide eta lagunak bere egoitzan, programa honekin: 10:30etan, Korrika Txiki; 11etan, Korrika 21; 13etan Can Batllo-ra iristea; 14:30eta, herri bazkaria. Kontzertuak: Aldats, Koban eta Gora Etorri. Informazio gehiago, hemen.

-Lima, Peru. Apirilaren 13an bilduko dira Limako Euskal Etxeko lagunak Korrikan parte hartzeko. Ibilbidea Mirafloresen izango da. Informazio gehiago, hemen

-Viña del Mar-Valparaido, Txile. Euzko Etxeak apirilaren 14rako deitzen du, 11:45etan, Viña del Mar-eko  Reloj de Floresen elkartzeko. 12:30etan iritsiko dira korrikalariak Euskal Etxera eta 13etan, manifestua irakurriko dute euskara ikasleek. 14etan, euskara, musika eta dantzak. 14:15etan, bazkaria. Informazio gehiago, hemen.

-Montevideo, Uruguai. FIVUk deituta, apirilaren 6an bilduko dira Montevideoko Haize Hegoa eta Euskaro euskal etxeetako lagunak bideoa filmatzeko, Korrikarekin bat egiteko helburuarekin. Carmeloko Ibai Ondoko eta San Joseko Euskaldunak Taldea elkartekoek gauza bera egingo dute eta gero material osoa bilduko dute grabazio berean. 

(segituko)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia