euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kordobako De la Sota gobernadorea probintzia argentinar horren hiriburuko Euskal Etxeko zuzendariekin bildu da

2007/03/10

De la Sota gobernadore kordobatarra Euskal Etxeko arduradunek oparitutako bere deituraren armarria eskuetan, iragan astearteko bilera ostean
De la Sota gobernadore kordobatarra Euskal Etxeko arduradunek oparitutako bere deituraren armarria eskuetan, iragan astearteko bilera ostean

PUBLIZITATEA

Argentinako Kordoba probintziako gobernadore José Manuel de la Sotak audientzian errezibitu ditu aste honetan hiriburuko kordobatarreko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordekoak. Bileran, euskal-kordobatar komunitatearen ordezkariak aukera izan zuten eskertzeko beste behin gobernadoreari joan den urrian, Kordoban Euskal-Argentinar Astea egin zela-eta Ibarretxe lehendakariak bertara eginiko bisitaldian probintziako agintari gorenak eskainitako abegi eta arreta ezinhobeak.
Kordoba probintziako gobernadorearen eta Kordoba hiriburuko Gure Etxea Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko ordezkarien artean joan den asteartean egin zen, probintzia argentinarreko agintzaritza gorenaren egoitzan. Bi aldeok adierazi zuten honelako elkarretaratzeak epeka egiten segitzeko borondatea, euskal etxe bertatik EuskalKultura.com buletin honi adierazi zaionez.

Gobernadorearekin egindako elkarrizketa ordu bete baino gehiago luzatu zen, oso giro atseginean luzatu ere. Euskal Etxeko kideak ez zuten aukera galdu De la Sotari beste behin eskertzeko Probintziako Gobernuaren eta partikularzki gobernadorearen euskal komunitatearekiko engaiamendua, duela lau bat hilabete Kordoban eginiko Euskal Argentinar Aste Nazionalean argiro ikusi zenez. Gogora dezagun, ohorezko bisitari tratua eskaini ziola De la Sotak Ibarretxe eta euskal ordezkaritzari aipatu ekimenean parte hartzeko urrian Kordobara iritsi zenean.

Horretaz gain Gure Txokoako Zuzendaritza taldeko kideek bertako euskaldunentzat interesgarriak izan zitezkeen hainbat gaien zerrenda bat aurkeztu zioten gobernadoreari; eta, opari gisa, bere deiturari dagokion harmarri bat ere oparitu zioten De la Sotari. Bileran esku hartu zutenen artean Probintziako Gobernuaren Protokolo eta Ekitaldi buru Rodolfo Iparraguirre ere egon zen eta berari ere oparitu zioten bere deituraren harmarria.


Lotura interesgarriak

Kordobako 'Gure Txokoa' Euskal Etxea, Kordobako probintzian
www.centrovascocordoba.com.ar

Kordobako 'Cordobatarrak' euskal dantza taldea
http://groups.msn.com:80/cordobatarrak

Euskadiko Idiazabal eta Argentinakoa (Kordoban), lankide
EuskalKultura.com-en 2007ko urtarrilaren 30ean argitara emana

Urteroko programaren amaiera Rio Cuarton, Kordoba probintzian EuskalKultura.com-en 2006ko abenduaren 22an argitara emana

Kordoban saritutako afitxe edo kartelak
EuskalKultura.com-en 2006ko abenduaren 6an argitara emana

Cordobako Euskal Aste Nazionaleko Txiste Lehiaketa
EuskalKultura.com-en 2006ko abenduaren 6an argitara emana

Kordobako Aste Nazionalaren isla
EuskalKultura.com-en 2006ko azaroaren 8an argitara emana

Euskal Etxeetako liburuzainak Kordoban bildu ziren
EuskalKultura.com-en 2006ko azaroaren 8an argitara emana

Euskal-uruguaiar presentzia Kordobako Euskal Aste Nazioalean
EuskalKultura.com-en 2006ko azaroaren 7an argitara emana

Ezker Abertzalea eta joera horretako Udalbiltza Kordoban
EuskalKultura.com-en 2006ko azaroaren 7an argitara emana

Kordobako Euskal Aste Nazionala iruditan (eta II)
EuskalKultura.com-en 2006ko azaroaren 4an argitara emana

Kordobako Euskal Aste Nazionala iruditan (I)
EuskalKultura.com-en 2006ko azaroaren 4an argitara emana

Giro ezinhobea eta lehendakariaren presentzia, 2007 edizioaren marka
EuskalKultura.com-en 2006ko urriaren 30ean argitara emana

Euskal Herriko 'Euskal Argentina Elkartea' Kordoban
EuskalKultura.com-en 2006ko urriaren 28an argitara emana

Ibarretxe, Kordobako Unibertsitateko 'honoris causa' doktorea
EuskalKultura.com-en 2006ko urriaren 28an argitara emana

Ibarretxe, Kordobako gobernadorearen ohorezko gonbidatu
EuskalKultura.com-en 2006ko urriaren 27an argitara emana

Abian da 2006ko Euskal Argentinar Aste Nazionala
EuskalKultura.com-en 2006ko urriaren 23an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia