euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafar Gastronomia Astea egingo dute New York eta Washingtonen datorren larunbatetik otsailaren 14era arte

2010/02/01

Nafar Gastronomia ekitaldi hauetako aurreko edizio bateko argazkia, New Yorken
Nafar Gastronomia ekitaldi hauetako aurreko edizio bateko argazkia, New Yorken

PUBLIZITATEA

Datorren larunbatetik hasita eta otsailaren 14era arte nafar sukaldaritzaz eta edarigintzaz gozatu ahal izango dute New York eta Washingtongo zaletuek, 'Nafarroako Gastronomia Astea'ren 2010eko edizioaren baitan. Nafarroak gastronomikoki eta turismo arloan oro har dituen aberastasunak goraipatzeko ekimen hau Iruñeko exekutiboak antolatu izan du urtero azkeneko urteotan. Oraingoan "Colour New York with Navarra red" (Kolorezta New York Nafarroako gorriaz) eslogan gisa erabiliz (edo Washingtonen, Washington), kanpainak webgune propioa ere badu eta aurten New York eta Washingtongo hainbat jatetxe laguntzaile egingo da, beste hainbeste nafar janari eta edari enpresa lankide.

New York, Estatu Batuak. Kanpainak Colour New York with Navarra red (Kolorezta New York Nafarroako gorriaz) eslogan gisa erabiliz hasiko da datorren larunbatean New Yorken, eta 11ean Washingtonera zabalduko da, beti ere bi hiriotako jatetxe zerrenda bat laguntzaile, Gastronomia Asteak irauten duen bitartean, lankide diren hainbat ekoizle nafarren produktuak erabiliko baitituzte, 'nafar zaporedun' manu bereziak eskainiz. Ekitaldietan Nafarroatik propio etorritako aditu batzuk ere parte hartuko dute, hala nola Ana Laguna eta Pilar Garcia-Granero enologoak, Robin Kelley O'Connor ardo-aditua eta David Yarnoz sukaldaria, Michelin gidan izar bat duen El Molino de Urdaniz nafar jatetxe ezaguneko burua. Beste urte batzuetan Migel Sanz presidentea eta gobernuko beste kide batzuk partaide izan dira ekitaldion aurkezpenean, baina lerrok idazteko momentuan ezin izan dugu baieztatu.

Webgunea ere badu ekitaldiak. Paperean, berriz, Gastronomia Astea dela-eta, Nafarroako Gobernuak zabalduko duen liburuskak, Nafarroa Espainia Iparraldean dagoen lurralde gisa eta Hemingway-k Fiesta bere nobelan betirakotu zuen eremua gisa aurkezten du. Nafarroako ezugarrien, klimaren eta bereziki edarigintzako ekarpenez dihardu, kanpainako partaide diren patxaran eta ardo marken ezaugarriak xehetasunez aipatuz, guztia ingeles hutsean. Liburuska internetez jaitsi daiteke, hemendik.

Parte hartuko duten jatetxeak hauek dira:

New Yorken

ALCALÁ
342 East 46th St./ 1st Ave.
(212) 370-1866

BOQUERIA FLATIRON
53 W 19th St. / 6th Ave.
(212) 255-4160

BOQUERIA SOHO
171 Spring St. / West Broadway
(212) 343-4255

CAFE RONDA
249 Columbus Ave/ 72nd St.
(212) 579-9929

CASA MONO
52 Irving Pl./ 17th St.
(212) 253-2773

EL PORRON
1123 First Ave./ 62nd St.
(212) 207-8349?

LILY'S
501 Lexington Ave./ 47th St.
(212) 838-0844

OLIVES
201 Park Ave. South / 17th St.
(212) 353-8345

SALA ONE NINE
35 West 19th St. / 5th Ave.
(212) 229-2300

SOLERA
216 East 53th St. / 3rd Ave.
(212) 644-1166

TIA POL
205 10th Ave. / 23rd St.
(212) 675-8805

TOLEDO
6 East 36th St. / 5th Ave.
(212) 696-5036

Washingtonen

BLT STEAK
1625 I St. NW/ 17th St. NW
(202) 689-8999

CAFÉ ATLÁNTICO
405 8th St. NW/ D St. NW
(202) 393-0812

JALEO BETHESDA
7271 Woodmont Ave/ Bethesda Ave
(301) 913-0003

JALEO CRYSTAL CITY
2250 A Crystal Dr/ 23rd St. S
(703) 413-8181

JALEO DOWNTOWN
480 7th St. NW/ E St. NW
(202) 628-7949

LA BODEGA
3116 M St. NW /31st St. NW
(202) 333-4733

LA TASCA ALEXANDRIA
607 King St./ N St. Asaph St.
(703) 299-9810

LA TASCA ARLINGTON
2900 N Wilson Blvd/ N Filmore St.
(703) 812-9120

LA TASCA BALTIMORE
201 East Pratt St. / S Calvert St. (410) 209-2562

LA TASCA D.C.
722 7th St. NW/ H St. NW
(202) 347-9190

LA TASCA ROCKVILLE
141 Gibbs St.,/ Newmarket St.
(301) 279-7011

TABERNA DEL ALABARDERO
1776 I St. NW/ 18th St. NW
(202) 429-2200

Parte hartuko duten enpresa nafarrak, berriz:

BAINES, LICORES - PACHARÁN www.licoresbaines.com

BODEGAS Y VIÑEDOS ALZANIA www.alzania.es

BODEGAS ARTAJONA www.bodegasartajona.com

BODEGAS CAMILO CASTILLA www.bodegascamilocastilla.com

BODEGAS CASTILLO DE MONJARDIN www.monjardin.es

BODEGAS CHIVITE www.bodegaschivite.com

BODEGAS ENANZO www.enanzo.com

BODEGAS INURRIETA www.bodegainurrieta.com

BODEGAS OCHOA www.bodegasochoa.com

BODEGAS ONDARRE www.bodegasondarre.es

BODEGA OTAZU www.otazu.com

BODEGAS PAGO DE LARRAINZAR www.pagodelarrainzar.com

BODEGAS PRÍNCIPE DE VIANA www.principedeviana.com

BODEGA DE SARRÍA www.bodegadesarria.com

BODEGAS 1877 www.swd.es

EARTH 3.0/ CASITA MAMI www.romeromiller.com

HACIENDA QUEILES www.haciendaqueiles.com

-Gastronomia Asteko webgunea: www.navarragastronomy.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia