euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Kolonbian jaio nintzen baina euskara nirea daukat": Aimara Marrerok ez dio uko egiten bere nortasun aberatsari

2019/02/20

Aimara Marrero eta bere aita Alvaro (arg. Javi Colmenero-NDG)
Aimara Marrero eta bere aita Alvaro (arg. Javi Colmenero-NDG)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Aimara urtebete baino ez zuela iritsi zen Euskal Herrira Kolonbiatik, guraso eta anaiarekin. Donostiara urte t'erdi zeukala iritsi zen lehenengoz, eta hemen ikusi zuen aurrenekoz itsasoa. Bertan ezartzen, Gurutze Gorria izan zuten laguntzaile eta honek, baliatzen jakin duten ate bat zabaldu zien, haurrek Errenteriako Koldo Mitxelena Ikastolan ikasteko aukera izan baitzuten. "Dena euskaraz ikasten genuen eta berehala ikasi nuen", aitortzen du Aimarak.

Honela, atzerrian jatorria duten familia askorentzat oztopo handia izan daitekeena, familia honen kasuan, naturalki bideratu zen gurasoen jarrera onari esker.

"Gurutze Gorriaren laguntza programa bukatu zenean, Errenteriako Gaztaño auzora aldatu ginen. Oso eremu euskalduna da eta nire haurrek oso zubi-lan garrantzitsua egin zuten guretzat auzoko lagunekin, ulertzen ez genuena itzultzen baitziguten, auzoan gertatzen eta garatzen ziren ekimen eta ekitaldien berri izan genezan", azaltzen du Alvaro, Aimararen aitak.

"Nire itxura kanpotarra da, baina barrutik hemengoa naiz", azaltzen dio neskatxak kazetariari. "Gustatuko litzaidake psikologia ikastea, besteei laguntzeko. Lan on bat topatzea gustatuko litzaidake aski diru irabaziz nire gurasoek lanik egin ez dezaten", aitortu dio Jorge Napal-i gaurko Noticias de Gipuzkoak argitaratu duen erreportaia honetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia