euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kolonbiako Euskal Etxeak harrera ekitaldia egingo dio bihar Ignacio Martinez Euskadiko ordezkari berriari

2009/07/15

PUBLIZITATEA

Bogota, Kolonbia. Bogotan egoitza duen Kolonbia eta Venezuelarako Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzako buru gisa sartu berria denean, Ignacio Valentin Martinez Lopez, Euskadiko Ordezkari berria Kolonbia eta Venezuelarako, protagonista izango da bihar, Kolonbiako Euskal Etxea Fundazioak kargu berrira harrera abegikorra emateko antolatu duen ongi-etorri ekitaldian.

Ibarretxe lehendakariarekin bertan Euskadiko Ordezkari zen Rafael Kutz donostiarraren uztea argitaraturik, Patxi Lopez lehendakariak ordezkari berria izendatu zuen joan den ekainaren 16an, 2009ko ekainaren 19ko Euskadiko Agerkari Ofizialean argitara emandako 2009/401 dekretuaren bidez. Aurretik Bilbon Panamako ohorezko kontsula zen Ignacio Valentin Martinez Lopez izendatuz posturako.

Martinez Lopez honez gero Bogotara heldua eta lanean hasia delarik, Bogotako Euskal Etxea Fundazioak bihar osteguna egingo dio harrera ekitaldia, Euskal Etxean bertan, arratsaldeko bost t'erdietan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia