euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kolektibitateetako Liburutegien II. Topaketa uztailaren 14an, La Platan, 'Matxin Burdin' Liburutegia antolatzaile

2007/06/25

Aurreko edizioko entzulegoa (argazkia LaPlataEE)
Aurreko edizioko entzulegoa (argazkia LaPlataEE)

PUBLIZITATEA

Hitzordua La Platako Euzko Etxean izango da, uztailaren 14ean. 2006ko irailean hasitako ekimenari segida emanez, bigarren topaketa honen helburua aurreko bileran egon zirenekin berriz bildu eta batzen diren kide berriak ezagutzea da. Topaketako ekitaldien artean hainbat mintzaldi antolatu dira, liburutegietako kideek euren esperientziak ezagutzera eman eta konpartitu ahal izateko.

Kolektibitateetako Liburutegien ekimena informazioa eta esperientziak konpartitzeko espazio bat sortzearren jaio zen iaz. Helburua atzerriko komunitateetako liburutegiek euren arteko komunikazioa hobetu eta egiten dituzten ekitaldiak ezagutzera ematea da eta Informazio trukea baliatuz ekimen eta lankidetza berriak sortu ahal izatea.

 

Topaketaren lehen edizioa 2006ko irailean egin zen, La Platan. Guztira 44 lagun bertaratu ziren. Horietako 12 liburuzainak ziren, 3 bibliotekonomia ikasleak eta beste bat kolektibitateak biltzen dituen erakunde batekoa. Orotara honako komunitateak zeuden ordezkatuta: ukrainarra, lituaniarra, italiarra, katalana, japoniarra, euskalduna, alemaniarra, britainiarra, galiziarra, Extremadurakoa, friuliarra, irlandarra, estoniarra, grekoa

, laziala eta frantsesa.

 

Ekitaldien egitaraua

 

 

Aurtengoan topaketa hain arrakastatsua edo are gehiago izango den esperantzarekin, Matxin Burdin Liburutegiak egitarauaren berri eman du. Honokoa izango da:

 

-9.00: Ongietorria. Hitza hartuko dute: Javier Clúa Euskal Etxeko lehendakariak; Euskal Etxeko Liburutegi Azpibatzordeko arduradun Alfredo Larrañagak; Gladys Medina bibliotekariak

 

-09.30: hitzaldia: 'Esperientzia Baleareetako liburutegietan', emaile: Ana Jofre (Ikertzailea eta Irla Baleareetako Unibertsitateko 'Katedra Iberoamerikarra' Fundazioaren ordezkari Argentinan

 

-10.15: hitzaldia: 'Zergatik liburutegi galiziarrik Buenos Airesen? Galiziar Emigrazioaren Museoa', emaile: Analía Alvarez González bibliotekaria

 

-11.00: hitzaldia: 'Itzjak Rabin Liburutegia, utopia errealitate bilakatua', emaile: Silvia Borodowski bibliotekaria

 

-11.45: hitzaldia: 'Kolektibitateen aldizkako argitalpenak Argentinako Liburutegi Nazionalaren hemerotekan', emaile: Mariana Baravalle bibliotekaria

 

-Bazkaltzeko atsedena: 12.30 – 14.00 hs

 

-14.00: hitzaldia: 'Centro de Estudios Migratorios Latinoamericanos (CEMLA) delakoaren biblioteka', emaile: Mónica López bibliotekaria

 

-14.30: hitzaldia: 'Argentinako Euskal Biblioteken Katalogo Kolektiboa', emaile: María Fernanda Astigarraga bibliotekaria

 

-15.00: hitzaldia: 'Biblioteka eta emigrazioa', emaile: Rosa Pisarelllo bibliotekaria, La Platako Unibertsitateko Ikerketa Taldekoa

 

Deialdia oraindik irekita dago eta antolatzaileek bertaratzeko gonbitea luzatzen diete parte hartu nahi duten guztiei. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo Euzko Etxeara, (La Plata, 58 eta 14 kaleak). Tel.. (0221) 457-1638. E-maila, hau

.

 

 

Lotura interesgarriak

 

 

Euzko Etxea, La Plata, Argentina

www.centrovasco.com

 

 

Kolektibitateetako Liburutegien 1. Topaketa

EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 3an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia