euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Koldo San Sebastian kazetariak "Euskal erbestea Ameriketan" liburua aurkeztuko du bihar Baionan

2014/11/24

Euskal errefuxiatuak erbesterako bidean, gerra zibilaren ostean
Euskal errefuxiatuak erbesterako bidean, gerra zibilaren ostean

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumaren ale berri bat aurkeztuko dute bihar Baionako Euskal Museoan: "Euskal erbestea Ameriketan" liburua. Koldo San Sebastian idazle, kazetari, telebista ekoizle eta Diasporan adituak idatzi du eta bertan gerra zibilaren ostean Ameriketara erbesteratu ziren euskaldunen esperientzia jasotzen du, Jose Antonio Agirre lehendakariaren gidaritza azpimarratuz. 

Vitoria-Gasteiz.  Koldo San Sebastian kazetari eta Diasporan adituak gerra ostean Ameriketara erbesteratu ziren euskaldunek historia eta testigantzak jaso ditu "El exilio vasco en América·" liburuan. Urazandi bildumaren baitan argitaratu da liburua, euskal etxeen eta Diasporako euskaldunen historiaren pasarte hau ezagutzera emateko helburuarekin.

Liburuan San Sebastianek euskal erbesteratuek Ameriketan egin zuten bidea aztertzen du eta erbestetik Euskal Herriaren alde lanean jarraitzeko egin zituzten ahaleginak azaltzen ditu, Jose Antonio Agirre lehendakariaren eragina azpimarratuz. Lan honek euskaldunek Bigarren Mundu Gerran izan zuten partehartzea ere jorratzen du, aliatuekin bat eginda Francoren aurka jalgi nahian: soldadu, piloto, karro blindatuen gidari, espioi, paracaidista, gerrilari filipinar uharteetan edo maquis Frantziako erresistentzian ibili ziren, besteak beste.

Liburua Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren eskutik aurkeztuko da bihar Baionan (Euskal Museoa, 18:00tan), etzi Gasteizen (UPV/EHUko Gradu Aretoan, 19:00tan) eta, azkenik, etzidamu Gernikan (Elai-Alai aretoa, 19:00tan). 

Urazandi bilduma osatzen duten beste 27 liburuak irakurtzeko, jaitsi PDF formatuan, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia