euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uriberen 'Bitartean heldu eskutik' poema liburua katalanera itzuli dute

2010/10/05

Kirmen Uribe Bartzelonako Euskal Etxean irakurraldia egiten (argazkia BCNEE)
Kirmen Uribe Bartzelonako Euskal Etxean irakurraldia egiten (argazkia BCNEE)

PUBLIZITATEA

'Mentrestant agafa'm la mà', hauxe da Uriberen poema liburuak katalanez duen izenburua. Bartzelonako Proa argitaletxeak plazaratu du, edizio elebidunean, euskaraz eta katalanez. Euskara ikasten ari diren kataluniarrentzat material oso interesgarria izango da, eta baita ere azken urteotan nazioarteko ibilbide aberatsa izaten ari den idazlearen lana ezagutu nahi duten poesiazaleentzat. Jon Elordi eta Laia Noguera izan dira itzultzaileak eta lehengo kapitulua sarean irakur daiteke.

Barcelona, Katalunia. Kirmen Uribe idazle ondarroarraren zale kataluniarrek bere beste lan bat irakur dezakete orain katalanez.

Joan den urtean, Uriberen azken eleberria, 'Bilbo-New York-Bilbo' (Espainiako Narratiba Saria 2009) itzuli zen katalanera, eta orain 'Bitartean heldu eskutik' poema liburua heldu da Kataluniako liburudendetara.

'Bitartean heldu eskutik'  2001ean argitaratu zen euskaraz eta Espainiako Kritikaren Sari Nazionala irabazi zuen.

'Bitartean heldu eskutik' edo katalanez Mentrestant dona’m la mà izenburu hartu duen lan argitaratuberria euskarazko poesia liburu irakurrienetako bat bihurtu da azken urteetan.

Gaztelerara, frantsesera eta ingelesera itzuki dute eta nazioartean oso kritika onak jaso ditu.

Jon Elordik eta Laia Noguerak itzuli dute liburua eta Proa argitaletxeak plazaratu du Els llibres de l'Óssa Menor bildumaren barruan.

Proa argitaletxeak sarean jarri du liburuaren lehen kapitulua, euskaraz eta katalanez, eta hemen irakur daiteke. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia