euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uribe Iowako Unibertsitateko International Writing Program-en egonaldia egiteko hautatu dute

2017/08/01

Kirmen Uribe idazlea (Ondarroa, 1970)
Kirmen Uribe idazlea (Ondarroa, 1970)

Kirmen Uribe idazle euskalduna Iowako unibertsitatean egonaldia egiteko hautatu dute, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, bertan antolatzen den International Writing Program egitasmoaren baitan. Programa honek, mundu osoko idazleak biltzen ditu abuztutik irailera, unibertsitatean programa literarioa antolatuz.

PUBLIZITATEA

Iowa City, AEB. International Writing Program (IWP) mundu osoko idazleak lotzen dituen literatur espazioa da, nazioarteko literatura ikasgeletara eramaten duena, idazle estatubatuarrak beste kultura batzuei aurkezten dizkiena, eta literatura-informazio zentro modura lan egiten duena. Halaxe azaldu du Etxepare Euskal Institutuak kaleratu duen ohar batean. 1967tik hona, 150 herrialdetako 400 idazletik gora izan dira unibertsitatean egonaldiak egiten, 

IWPk klaseak eta “tour” delakoak antolatzen baditu ere, bere programa nagusia idazleen erresidentziak dira. Idazle egonkortu zein berriei daude zuzenduta eta arlo ezberdinetako profesionalak biltzen ditu: poetak, fikzio arloko idazleak, antzerkigileak zein ez-fikziozko idazleak. Aurten, hautatuetako bat Kirmen Uribe idazle euskalduna izan da; Bilbao-New York- Bilbao (Literatura Sari Nazionala) bezalako obra ezagunen egilea da Uribe eta bere lanak 14 hizkuntzatara itzuli dira.

Erresidentziak literatura-obren sorkuntzarako denbora eskaintzen die idazleei. Era berean, Estatu Batuetako sare kulturaletan barneratzen ditu, bertako unibertsitate bizitza gertutik ezagutzea ahalbidetzen die, eta unibertsitateko zein herrialde osoko literatura kurtsoetan parte hartzeko aukera ematen die, oroitarazi du Etxepare Institutuak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia