euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uribe idazleak Peruko Arequipa Hay Festival-en aurkeztuko du "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberria

2016/12/06

Hay Festival bost herrialdeetan ospatzen da: Gales, Kolonbia, Peru, Mexiko eta Espainia
Hay Festival bost herrialdeetan ospatzen da: Gales, Kolonbia, Peru, Mexiko eta Espainia

PUBLIZITATEA

Kirmen Uribe idazle ondarroarra Peru aldera abiatuko da egunotan, Arequipako Hay Festival literatur jaialdia parte hartzeko. Arequipan Uribek azken eleberria aurkeztuko du "Elkarrekin esnatzeko ordua" ("La hora de despertarnos juntos", gaztelaniaz). Lan honetan Uribek Txomin Letamendi eta Karmele Urresti senar-emazteen istorio zirraragarria dakarkigu: Letamendi jazz musikaria zen eta gerra zibilaren ondoren Venezuelan erbesteratu zen. Hala ere, Agirre lehendakariak eskatuta Europara itzuli zen aliatuen alde espiatzeko Bigarren Mundu Gerran.

Donostia-San Sebastián. Kirmen Uribe idazleak Peruko Hay Festival Arequipa kultur jaialdian parte hartuko du abenduaren 8tik 11ra. Euskal idazleak bere azken lana aurkeztuko du bertan, "Elkarrekin esnatzeko ordua" (Susa, 2016). Larunbatean Uribek eleberriari buruzko solasaldia egingo du, Marina Perezagua idazlea eta Laura Revuelta kultura kazetariarekin batera.

"Elkarrekin esnatzeko ordua" Uriberen hirugarren eleberria da, "Bilbao-New York-Bilbao" (2008) eta "Mussche" (2013) eleberrien ostean. Lan honetan Uribek II Mundu Gerran aliatuentzat espia gisa aritu zen Txomin Letamendi musikariaren eta bere emazte Karmele Urrestiren istorioa du hizpide.

Euskal literatura ezagutzera emateko, urtero euskal idazle ezberdinek parte hartzen dute festibalaren edizioetakoren batean Etxepare Euskal Institutua eta Hay Festivalen arteko akordioari esker. Besteak hiri batzuen artean Hay-On-Wye (Gales), Cartagena (Colombia), Arequipa (Peru), Queretaro (Mexiko) eta Segovian (Espainia) ospatzen da jaialdia.

"Elkarrekin esnatzeko ordua" liburua erosteko, jo hona.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia