euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Laburmetraien hedapenerako Kimuak-ek 68 lan bildu dituen pack-a argitaratuz ospatuko du bere 10. urteurrena

2008/07/29

'Hezurbeltzak' laburmetraiaren irudi bat
'Hezurbeltzak' laburmetraiaren irudi bat

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak sustatutako Kimuak programa hamar urte betetzen ari da aurten. Euskal laburmetraiak ahalik eta gehien zabaltzea helburu duen egitasmo honek harrera ezinhobea izan du euskal etxeetan. Orain, urteurrenaren karietara, antolatzaileek 68 laburmetraia bildu dituen bilketa-lana eta edizio berezia egin dute, nazioarteko jaialdi eta telebista ugaritara iristeko asmoz. 'Kimuak 1998-2007' bildumako lanak etxeko zein kanpoko zaleengana gerturatzeko helburua dute.

Donostia, Gipuzkoa. Bilduma berezi hau ez da dendetan salduko eta Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegietan egongo da eskuragarri, nahi duen orok ikus dezan. Era berean, jaialdi, kultur etxe, zineklub, euskal etxe eta beste hainbat elkartetan ere banatuko da, euskal laburmetraien inguruko saioak antola ditzaten.

Hamar urte hauetan Kimuak-en oihartzuna areagotzen joan da nazioartean. Hasierako urteetan aurkeztutako zenbait lanek ez dute, ordea, egungoek izan duten hedatze eta banatze maila bera eduki. Antolatzaileen esanetan, bilduma berezi honek 'ibilbide luzeagoa merezi zuten lan horiei nolabaiteko bigarren aukera bat' eman nahi die.

Kimuak-eko azken edizioko laburmetraiak soilik aipatzearren, 2007koak alegia, 84 sari jaso dituzte, 62 Espainiako merkatuan eta beste 22ak estatutik kanpo. Munduko euskal etxe ugarik izenburu saridun horiekin gozatu ahal izan dute, hala nola Izibeñe Oñederraren Hezurbeltzak lanarekin, Stuttgarten (Alemania), Brooklynen (AEB) eta Zagreben (Kroazia) saritua berau. Kimuak 2007ko beste izenburu saritu dira, esaterako, Columba Palumbus, Kolonbian saritua; Decir adiós, Uruguain; Las horas muertas eta No es una buena idea, Italian; Limoncello, Alemanian; eta Taxi? eta Traumatología, AEB, Frantzia eta Italian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia